Biozientziak eta bioteknologiak

"Biozientziak eta bioteknologiak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Jakes Goikoetxea

2022ko irailak 16

Kizkitza Gonzalez, Nagore Gabilondo eta Arantxa Ezeiza, laborategian, 3D inprimagailuaren ondoan.
EHUren Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikerketa talde batek artoaren eta patataren almidoiarekin hidrogelak sortu ditu. Haietan botika bat txertatu du, eta 3D inprimagailuekin pilulak egin ditu. Botika pertsonalizatuak sortzeko aukera eskaintzen du.

Jakes Goikoetxea

2022ko maiatzak 6

Nanoguneko Ibon Santiago eta Alex Bittner, Novaspider hiru dimentsioko <em>electrospinning</em> inprimagailuaren ondoan.
Laborategian bihotz-ehun zatiak sortzeko CardioPrint ikerketa proiektua abiatu dute. Hiru dimentsioko inprimagailuak erabiliko dituzte prozesuan. Bihotzekoren bat izan dutenen bihotzak birsortzea da helburua. Zazpi bazkideetatik lau Euskal Herrikoak dira.

Jakes Goikoetxea

2022ko martxoak 25

<b>Ikertzaileak.</b> Maia Azpiazu eta Ilargi Martinez.
EHUko Farmazia Fakultateko talde bat Añanako gatzagako mikroorganismoak ikertzen ari da, eta bakterio espezie berri bat aurkitu du. Mikroorganismoen ahalmen bioteknologikoak ere aztertzen dituzte.

Jakes Goikoetxea

2022ko urtarrilak 20

David Bennettek astebete baino gehiago darama bizirik txerri baten bihotzarekin. Transplante hori mugarria izan da, baina ikerketa asko falta da prozedura orokortzeko.

Iker Tubia

2021eko urriak 15

Lagun bat mamutaren hezurdurari so, Perot natura eta zientzia museoan, AEBetan.
Mamuta Siberiara itzularazteko proiektua aurkeztu du Colossal konpainiak. Elefante asiarraren eta mamut iletsuaren arteko nahasketa litzateke, eta ikertzaileek esan dute haien bidez sor dezaketela duela 10.000 urteko tundraren antzeko ekosistema.

Jakes Goikoetxea

2021eko urriak 8

Ardi latxen artalde bat, Zigoitian.
Ardien DNAren azterketa txertatu dute hobekuntza genetikoko programetan. Ardi eta ahari onenak azkarrago eta hobeto identifikatu ditzakete, eta artzainek jakin dezakete zeintzuk diren guraso egokienak ardi belaunaldi berriak sortzeko. Neikerrek gidatu du mugaz gaindiko proiektua.

Gehiago ikusi

Publizitatea