Bitxikeriak

"Bitxikeriak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Iraia Vieira Gil

2022ko abuztuak 11

Algortako Antzarrak kuadrilla, Jai Batzordearen tabernako botilak lekualdatu bitartean, jolasten, 1975. urtean.
50 urte dira Antzarrak kuadrillak kalimotxoa sortu zuela, Algortako Portu Zaharreko jaietan. Egindakoa eskertzeko, omenaldi bat egingo diete abuztuaren 12an, Getxon.

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

2022ko maiatzak 19

Loaren nahasmenduetako bat izu-ikarak dira, eta batik bat umeek izaten dituzte, baina heldu batzuek ere bai. Ez dago argi zergatik, baina adituek uste dute badaudela arrisku faktore batzuk; esaterako, muturreko nekea. Dena den, badira saihesteko erabil daitezkeen teknika batzuk.

Iker Tubia

2022ko martxoak 17

Asier Gogortza argazkilaria, Erentzun landatu duen hariztian; atzean, Ibardin.
Urruñan bildutako ehun ezkur landatzen hasi, eta proiektu berri batean murgildu da Asier Gogortza argazkilaria. Konfinamendu garaian ernetzen hasi ziren haritzei izena bilatu zien BERRIA egunkarian. Orain, Urruña eta Bera arteko mugan landatuta daude. Paisaia baten sorreraren istorioa da.

Iker Tubia

2022ko otsailak 17

Zeresana eman du bilera instituzional batean Vladimir Putin eta Emanuel Macron banatzen zituen mahai luzeak, eta protokoloaren gaia mahai gainean paratu du aferak. Irudia politikarien lan tresna ere bada, eta ekitaldi guzien atzean protokolo talde bat dago. Euskal Herrian oraindik bada zer hobetu.

Kirmen Uribe

2022ko otsailak 14

Times Squareko argietan

Baraxil Bengoa Guenetxea, Brooklynen bizi den arrasatearrari, eskakizun bat egin zioten lanean. Enpresak erabaki zuen New Yorkeko burtsan sartzea eta horretarako beharrezkoa omen zen enpresa ezagun bihurtzea. Gauzak horrela, enpresaren irudiaren ardura duen taldeak ideia bat izan zuen: zer hobeagoa enpresa ezagutarazteko langileen argazkiak Times Square-ko pantaila erraldoietan jartzea baino.

Enekoitz Telleria Sarriegi

2022ko urtarrilak 29

<b>Ezkilak.</b> Donostiako Itsas museokoa.
Geroz eta udal gehiagok erabakitzen du elizako kanpaien hotsa etetea gauez. Atsedenerako eskubideak eta ezkilen tradizioak egiten dute tupust afera horretan. Badaude gaiari buruzko legeak eta badaude sententziak. Aurrez aurre jartzen diren kasuetan, deskantsurako galdeak irabazten du, baina udal bakoitzak bere erara kudeatzen ditu orekak.

Enekoitz Telleria Sarriegi

2021eko azaroak 27

Ezizenak gizarte baten isla izan dira, eta hizkuntzaren bizigarri ere izan daitezke. Umorez eta ironiaz heldu zaie askotan, baina adituak ohartuta daude ukitzen dituztela jazarpenaren mugak eta generoaren arrakalak ere. Diotenez, gutxiago erabiltzen dira orain.

Urtzi Urkizu

2021eko uztailak 25

Jose Mauleon nafarraren hilobi bertikala, haren maite mina ehortzi zuten panteoiaren aurrean.
Alfaroko hilerria toki berezia da. Han ikus daiteke Europako hilobi bertikal bakanetakoa, Jose Mauleonena. Zutik ehortzi zuten, 1869an, maite mina zegoen panteoiaren aurrean.

Enekoitz Telleria Sarriegi

2021eko ekainak 17

<b>Joxe Arruti. </b>Okina bere okindegi-kafetegian.
Andoaingo Arruti okindegiko Joxe Arrutik salgai jarri zuen joan den asteburuan Panis Quadratus ogia. Garai hartako errezetari segika osatu du, Euskadi Irratiak jarritako erronkari jarraikiz. Harrera beroa izan du. BIDEOA albistearen barruan.

Gehiago ikusi

Publizitatea