Demografia

"Demografia" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ane Etxandi

2022ko irailak 4

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek soilik dute autobus zerbitzua Pirinioetan. Gainerakoek, ez.
Pirinioetan bizi diren ikasleek ez dute aukerarik Batxilergoa etxetik gertu egiteko, eta, ikasturtea hastear dela, Iruñera joateko autobus zerbitzurik ere ez. Familiek salatu dute arazo larriago baten isla dela: despopulazioarena eta baliabiderik ezarena.

Irati Urdalleta Lete

2022ko abuztuak 21

Orexako hiru lekutan jarri dituzte eguzki panelak. Irudian, frontoia.
Haurrik ez jaiotzeak aparteko kezka eragiten du herri txikietan, kolokan jar dezakeelako haien etorkizuna. Orexak gazteak herrian geratzeko estrategia oso bat dauka martxan.

Berria

2022ko abuztuak 19

Mila biztanleko kalkulatzen da jaiotza tasa: herri bakoitzeko biztanleak mila balira jaiotzak zenbat liratekeen neurtuta. Herrien artean konparaketak egiteko balio du tasak. Euskal Herriko jaiotza tasa mila biztanleko 7koa zen 2020an, 1960ko hamarkadatik baxuena. 2008tik hiru puntu jaitsi da jaiotza tasa, orduan 10,2koa baitzen.

Julen Aperribai

2022ko uztailak 8

Marta Luxan EHUko irakaslea eta Lorea Agirre Jakineko zuzendaria, atzo, Usurbilen.

Joera demografikoen jatorriaz eta ulertzeko moduez aritu dira Usurbilen Imanol Esnaola eta Marta Luxan, Jakinen eta UEUren jardunaldian. Zaintza sistema egituratzeaz gogoetatu du Felix Arrietak. Bideoa, albistearen barruan.

Berria TB

2022ko uztailak 7

H2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza (OSTEGUN GOIZA)

Euskal Herria 2040an nolakoa izango da? Zer esaten digu prospektiba demografikoak? Zenbat jende biziko da? Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan? Zein den etorkizuna eta zer nolakoa izan dadin nahi dugun jakin behar dugu etorkizun dagoenari aurre hartzeko.

Jardunaldi hau UEUk, Jakinek eta Usurbilgo udalak #ElkarEkin antolatu dute.

Berria TB

2022ko uztailak 7

EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza (OSTEGUN ARRATSALDEA)

Euskal Herria 2040an nolakoa izango da? Zer esaten digu prospektiba demografikoak? Zenbat jende biziko da? Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan? Zein den etorkizuna eta zer nolakoa izan dadin nahi dugun jakin behar dugu etorkizun dagoenari aurre hartzeko.

Jardunaldi hau UEUk, Jakinek eta Usurbilgo udalak #ElkarEkin antolatu dute.

Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza

2022ko ekainak 7

BERRIAren infografia interaktiboa; egin klik, ikusteko. /

XIX. mende hondarretik hona, Ipar Euskal Herriko biztanle kopurua doblatu da. Hamarkadaz hamarkadako bilakaeraren azterketa egin du Peio Etxeberri Historia-Geografia irakasleak, eta zenbait irakasbide atera ditu. Azken urteetako emendatzeak aldaketa franko ekartzen dizkio lurraldeari.

Berria TB

2022ko ekainak 5

Demografiaren bilakaera, Euskal Herriko datuak

Jaiotza tasa da demografiaren bilakaera aztertzeko aldagaien artean gehien erabilietako bat, hau da, zenbat haur jaiotzen diren mila biztanleko. Euskal Herrian, 9,07 zen jaiotza tasa 2014an. Sei urtean, bi puntu jaitsi da: 7 da 2020ko datuen arabera.

Arantxa Iraola - Ion Orzaiz

2022ko ekainak 5

Umeak izan nahi dituztenei laguntzeko neurriek egiturazkoak izan behar dute. Iparraldean, nahiko errotuak daude; Hegoaldean, bidea egiten ari dira. Jaiotza tasa behera ari da; zio ekonomikoak, sozialak eta demografikoak daude horren atzean: pertsona gutxiago daude orain haurrak izateko edadean. Bideoa albistearen barruan.

Gehiago ikusi

Publizitatea