Desgaitasunak

"Desgaitasunak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Isabel Jaurena

2022ko urriak 30

Logopeda bat haur batekin lanean.
Logopeden elkarteak logopedak eskatu ditu eskoletan, diagnostiko goiztiarrak berebiziko garrantzia duelako zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko. Egun, pribatura jo behar dute laguntza behar dutenek.

Iraia Vieira Gil

2022ko irailak 30

Josean Txintxurreta Begiris elkarteko kidea, terraza bateko mahaiez beteriko kale batean, Donostian.
Ikusmen urritua dutenentzat zaildu egin da kalean bakarrik ibiltzea: tabernetako terrazak-eta ugaritu egin dira, besteak beste, eta udalen aldetik orain ez dute borondaterik igartzen halakoak kentzeko.

Ainize Madariaga

2022ko irailak 17

Larzabaleko Bizideki zentroko autistak astean behin joaten dira Donibane Garaziko igerilekura. Putzua beraiena dute, jende ezezagunek kausi diezaieketen izua saihesteko. Pertsona neurotipikoek praktikatzen dituzten aktibitateak egiten dituzte, betiere norberaren beharretara egokituz, autista bederak bere berezitasunak baitauzka.
Autistei egokitutako aisialdi eskaintzak zabaltzen ari dira, soinua eta argia apalduz. Kasu batetik bertzera ez duenez zerikusirik, autistak aisialdian laguntzen dituztenak haien beharretara egokitzen dira. Talde jokoak salbu, oro har, edonorentzako aktibitateetan parte hartzen dute, lagunduak diren ber.

Arantxa Iraola

2022ko uztailak 17

Juncal Cepeda eta Telmo Irureta

Elbarritasun handiak dituzte biek, oso agerikoak; horiekin «izututako» begiradak usuegi ikusi dituzte Juncal Cepedak eta Telmo Iruretak. Gaiaz ozen aritzeko adorea dute biek, umorea ere bai bidelagun, eta inklusioaren herrenez jardun dute, soilik konplizeen artean ari daitekeen eran. Argazkiak: Andoni Canellada

Arantxa Iraola

2022ko uztailak 17

Elbarritasun handiak dituzte biek, oso agerikoak; horiekin «izututako» begiradak usuegi ikusi dituzte Juncal Cepedak eta Telmo Iruretak. Gaiaz ozen aritzeko adorea dute biek, umorea ere bai bidelagun, eta inklusioaren herrenez jardun dute, soilik konplizeen artean ari daitekeen eran.

Publizitatea