DIPC

"DIPC" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Jakes Goikoetxea

2022ko ekainak 10

Maia Garcia-Vergniory, Donostia International Physics Centerren.
Material topologikoek propietate bereziak dituzte. Berezko aldaezintasuna dute, duten kristal egituragatik, eta oso egokiak dira korronte elektronikoak garraiatzeko. Ikerketa batek ondorioztatu du naturako material gehienek egoera topologiko bat dutela gutxienez; Donostia International Physics Centerrek eta EHUk parte hartu dute.

Ainhoa Sarasola

2020ko urtarrilak 9

Ricardo Diez Muiño (DIPC), Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategia), Edurne Ormazabal (Tabakalera), Pedro Miguel Etxenike (DIPC), Jose Luis Rebordinos (Zinemaldia) eta Miguel Zugaza (Bilboko Arte Ederren Museoa).
Bihartik martxora bitarte, 11 film proiektatuko dituzte Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan, 'Zinema eta zientzia' zikloan. Zientzialariek aurkeztuko dituzte emanaldiak

Jakes Goikoetxea

2019ko azaroak 15

Jose Ignacio Pascual (CIC Nanogune) eta Thomas Frederiksen (DIPC), Nanoguneko tunel efektuko mikroskopioan.
Grafeno xafletan elektroien karga magnetikoa kontrolatu eta manipulatu ahal izateko ikerketa proiektu bateratua abiatu dute CIC Nanogunek eta DIPCek, beste lau ikerketa zentrorekin batera. Informazioa transmititzeko etorkizuneko teknologia berrien oinarria izan daiteke.

Edu Lartzanguren

2019ko urtarrilak 18

<em>Mare Nostrum</em> Bartzelonako BSC zentroko superordenagailua munduko azkarrenetan 25.a da, eta Europako bosgarrena. Kapera zahar batean dago.
Konputazio klasikoa mugara heltzen ari da, eta, jauzi kuantikoa egiteko, Donostia International Physics Centerrek itun bat sinatu du Barcelona Supercomputing Centerrekin, Ikerbasqueko zientzialariek 'Mare Nostrum' superordenagailua erabiltzeko modua izan dezaten.

Arantxa Iraola

2014ko azaroak 23

Clara D. Martin ikertzailea asteon Donostian ateratako argazki batean.
Elebitasunaren inguruko ikerketetan dihardu Clara D. Martin neurozientzialariak, baina ibilia da, baita ere, hizkuntzak nola eta zergatik hunkitzen duten aztertzen saiatzen: literaturari begira.

Lander Muñagorri Garmendia

2014ko urriak 3

3
Claude Cohen-Tannoudji eta Juan Ignacio Cirac fisika kuantikoko ikerlariak Bilbon izan dira DIPCk antolatutako jardunaldian. Han, DBHko ikasleekin egon dira, zientziaren inguruko aurreiritziak apurtzeko eta esparru interesgarria izan daitekeela erakusteko.

Publizitatea