Donostiako Aste Nagusia

"Donostiako Aste Nagusia" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Amaia Jimenez Larrea

2022ko abuztuak 21

Iñaki Irastorza eta Ana Otamendi, marmitakoa prestatzeko lanetan.
Aste nagusia borobiltzeko, marmitako lehiaketa egin dute Donostiako Gipuzkoa plazan. Hamazazpi bikote aritu dira marmitakorik onenaren lehian. Eli Artola eta Eli Murgiondo donostiarrek lortu dute lehen saria, adin guztietako bikoteen artean.

Joseba Arratibel Ladron

2022ko abuztuak 20

<b>1. Erraldoiak Antigua auzoan dantzan.</b> Jendez inguratuta amaitu zuten astearteko ibilbidea Antigua auzoko Matia kalean.
Bi urteren ostean itzuli dira erraldoi eta buruhandiak Donostiara. Egunero ateratzekoak ziren, baina eguraldiak egoera baldintzatu die. Gaur aterako dira azken aldiz, San Telmo museotik abiatuta, festetako azken egunean.

Amaia Jimenez Larrea

2022ko abuztuak 19

Turistek euriari eta haize bolada bortitzei egin behar izan zieten aurre atzo.
Euria izan da azken egunetako osagai nagusia. Tamalez, Aste Nagusiko ekitaldi batzuetan eragina izan du, baina, hala ere, moldaketak egin dituzte festak aurrera jarrai dezan.

Iraia Irazusta Mujika

2022ko abuztuak 19

<b>Eskola dantza taldea. </b>Eskola dantza taldeko dantzariak, banakoa egiten.
Euriak baldintzaturiko arratsaldea izan zen asteazkenekoa. Eskola dantza taldeak emanaldia egin zuen, eta ez ziren bakarrik egon oholtzan. Berrikuntza modura, Miarritzeko Oldarra taldea izan zuten lagun.

Jakes Goikoetxea

2022ko abuztuak 19

Agirre, Arruti, Otamendi eta Enbeita, atzoko saioan.
Izan Inurri elkartearen aldeko bertso saioa egin dute Trinitate plazan. Minbiziaren ondorioei buruz hitz egin eta kantatu dute: batzuetan, modu gordinean; besteetan, umorea baliatuz.

Miren Mujika Telleria

2022ko abuztuak 18

<b>Zetak taldearen kontzertua. </b>Taldeko abeslari Pello Reparaz, Saguesen, astearteko kontzertuan.
Mendikateak baino gehiago, itsasertzak lotu zituen Zetak taldea eta entzuleak. Izan ere, taldearen kantu bakoitzak goraino bete zuen Sagueseko plaza, gau giro ederrean. Zetak taldeak ez ezik, beste zenbait musika estilok eta taldek ere girotu zuten Donostia asteartean: La Jodederak, Miau DJak eta Ainhoa Larrañagak.

Amaia Jimenez Larrea

2022ko abuztuak 17

<b>Lehenengoa. </b>2022. urtean egin zen lehen abordatzea; baltsa gutxi batzuk abiatu ziren hiriko udaletxea abordatzera.
Donostiako Piratek hogei urte bete dituzte aurten. 2002an, hiriko gazte batzuk, «zezenketen, su festen eta izozkien» jaiak alde batera utzita eta beste eredu baten bila, eztabaida sortzen hasi ziren. Abordatzea izan zen eztabaida sortzeko egitasmoa, eta gaur egun festen ekitaldi nagusia da.

Gehiago ikusi

Publizitatea