Donostiako Piratak

"Donostiako Piratak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Jakes Goikoetxea

2022ko abuztuak 19

Agirre, Arruti, Otamendi eta Enbeita, atzoko saioan.
Izan Inurri elkartearen aldeko bertso saioa egin dute Trinitate plazan. Minbiziaren ondorioei buruz hitz egin eta kantatu dute: batzuetan, modu gordinean; besteetan, umorea baliatuz.

Miren Mujika Telleria

2022ko abuztuak 14

Piraten txupinazoa Bilgune Feministakoek bota zuten. Jendetza bildu zen atzo La Flamenka gunean.
Euskal Herriko Bilgune Feministako kideek bota dute aurtengo Aste Nagusi Piratako txupinazoa, eta hala eman diote hasiera zazpi eguneko festari. Jendetza bildu da La Flamenkan.

Iraia Irazusta Mujika

2022ko uztailak 29

Donostiako piraten prentsaurrekoa.
Abuztuaren 13an piztuko da festa Donostian. Zortzi eguneko egitarau zabala antolatu du udalak, eta festa egun bat gehituko dute piratek herri jaien aldeko egitarauan

Donostiako Piratak - Physis versus Nomos

2022ko uztailak 14

Aurtzaka goaz (20 urte)

Iritsi da Donostiako Piraten 20. urteurreneko kanta ezagutzeko unea. Aurtzaka goaz abestiak gaur ikusi du argia lehenengo aldiz, Donostiako piratak auzolanari tiraka aurrerantz doazela aldarrikatzeko. Beñat Antxustegi da kantuaren egilea, Markel Ormazabal eta Eneko Sierraren laguntzaz. Moldaketa, berriz, Physis versus Nomos talde donostiarrak egin du (Beñat Antxustegi abesten eta gitarrarekin, Unai Pelayo baxuan, Xalba Ramirez baterian eta Eneko Sierra saxofoiarekin).

Aitor Garmendia Etxeberria

2021eko abuztuak 20

Gazteak pankartak margotzen, atzo, Donostiako Trinitate plazan. Kabotajeko lehen ekintzak mural margotzea eta sorkuntza tailerrak izan ziren.
Kabotajeko lehenengo egunean sorkuntza eta aldarrikapen gune bihurtu dute Donostiako Piratek Trinitate plaza. Hiriko beste hainbat eragilerekin batera antolatu dituzte ekintzak. Pankarta zein muralak margotu dituzte, eta Intziri Neska Gazte taldeak adierazi du erasorik ez dutela onartuko.

Miren Mujika Telleria

2021eko abuztuak 17

Ibone Alonso, Maddi Juanikorena eta Mikel Arrieta, Donostiako hiru talde eragiletako kideak.

Aurten ere ez da Aste Nagusirik izango Donostian. Baina badu horrek bere alde ona ere: garai egokia izan daiteke hiriburuko jai ereduari buruz gogoeta egiteko. Horixe egin dute Bagera elkarteko Maddi Juanikorenak, Donostiako Piratetako Mikel Arrietak eta Intziri neska gazteen taldeko Ibone Alonsok.

Mikel Elkoroberezibar Beloki

2020ko abuztuak 15

<b>Hiru belaunaldiak kaian. </b>Juan Mari Beldarrain, Sara Fermin eta Markel Ormazabal, Donostian.
Piratek jai herrikoiak antolatzen dituzte 2003tik. Dena dela, ez dira lehenak izan zeregin horretan: 1980ko hamarkadan, Herri Jai Batzordeak antolatu zituen jaiak. Piratek ia bi hamarkadaz «abordatu» dute hiria, eta egungo piraten belaunaldiak horretan jarraitzeko asmoa du.

Nagore Arin

2020ko abuztuak 11

Pirata talde bat, abordatze sinbolikoan.

Era desberdin batean bada ere, piraten mugimenduak Donostia abordatu du beste behin. Sinbolikoki abordatu dute, baina berandu abiatu dira itsasorantz, ustez marrazo bat agertu dela eta. Ekitaldi ugari egin dituzte; guztiak Trinitate plazan. Ikuskizun bat, musika eta bertsoak izan dituzte, adibidez. Bideoa, albistearen barruan.

Gehiago ikusi

Publizitatea