ETENAREN ATARIKOA
2017ko urtarrilak 15

Urteko lehen egunarekin bete dira 80 urte 'Eguna' egunkariak argia ikusi zuela. Xabier Lizardi poetak eta beste hainbat kulturgilek urte batzuk lehenago amestutako euskal kazeta Eusko Jaurlaritzan nagusi zen EAJren eskutik etorri zen. Sortzaile ugarik idatzi, itzuli eta marraztu zuen han. 36ko gerra galdu osteko frankismoak eragin zuen etenaren lekuko zuzen izan ziren guzti-guztiak.