Ekologistak Martxan

"Ekologistak Martxan" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Aitor Biain

2023ko maiatzak 25

Tuestako ustiategiak ekoizpen hidroponikoa izango du. Irudian, tomate negutegi bat, artxiboko irudi batean.
Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimenduak salatu du Tuestako tomate ustiategi erraldoiak jada 4,7 milioi euro jaso dituela laguntzetan. Proiektua ez dela bideragarria uste dute, eta ez datorrela bat Arabako nekazaritza ereduarekin.

Nagore Arin

2023ko maiatzak 9

Euskal Herria Bizirik: lurraren defentsan baturik

Euskal Herria Bizirik ekimena du hizpide Kinka podcastaren 15. saioak. Egitasmoak maiatzaren 20an du jarria hitzordu nagusia: manifestazio nazionala egingo du lurraren defentsan eta azpiegituren proiektu handien aurka. Ekimenaz, mobilizazioaz eta Euskal Herriak bizi duen testuinguruaz hitz egin dugu Araba Bizirik, Ekologistak Martxan eta AHT Gelditu Nafarroa taldeetako hiru ordezkarirekin. Hiztegian, anplifikazio polarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, tokian-tokiko eta garaiko merkataritzaz mintzatu da Gorka Egia.

Maite Asensio Lozano

2022ko abenduak 27

Aitziber Sarobe eta Iñaki Barcena, Bilbon, Zorrotzaurren, BERRIArekin egindako hitzorduan.
Agenda politikoaren lehen lerroa hartu dute aurten klima eta energia krisiek. Jauzi hori eta haren ondorioz azaleratutako debateak aztertuko ditu asteon BERRIAk, erreportaje sorta baten bidez.

Natalia Salazar Orbe

2022ko irailak 5

Herritarrak kontzientziatzeko kanpainak eta hondakinak birziklatzea errazteko baliabideak eskatu dizkie Ekologistak Martxan plataformak administrazio publikoei, festetan sortu ohi den zabor kantitate handia gutxitzeko. Hala ere, plataformak uste du zaborra kudeatzeko sistema aldatu behar dela.

Gehiago ikusi

Publizitatea