Irungo Berdintasun Plana errespetatzeko eskatu diote talde feministek Santanori
2023ko urtarrilak 13

Alardearen auzia aipatzen ez duen beste testu bat igorri du alkateak Emakundera; planaren prozesuan parte hartu duten elkarteek gogoratu dute dokumentuak ez zuela aurkako botorik jaso Berdintasun Mahaian, eta «demokrazia parte-hartzailea eta gardentasuna» ez errespetatzea egotzi diote Santanori. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk eskatu dute Emakundeko zuzendariak azalpenak eman ditzala Eusko Legebiltzarrean.