Eraldatze industriak

"Eraldatze industriak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Aitor Biain

2023ko martxoak 19

Upategi bateko biltegia, upelez beteta, artxiboko irudi batean.
Inoiz baino ardo gehiago dute Errioxa sor-markako ardogileek biltegietan. Ekoizpena ezin saldu ari dira. Arabako Errioxako upategien arazoa ez da horren larria, baina egoerak haiei ere eragiten die. Arazoari errotik heldu beharraz ohartarazi dute, eta neurri gehiago hartzea galdegin dute.

Itsaso Jauregi

2023ko martxoak 11

Ibai Sueskun, Lorea Lizarreta eta Imanol Ibero, Errigorako identifikatzailea duten produktuekin.
Errigorak bere balioak bermatzen dituen identifikatzailea aurkeztu du: Errigora Balioak. Bertakotasuna, euskara, auzolana eta nekazariarekiko harremana dira zigiluaren oinarri nagusiak.

Amaia Jimenez Larrea

2023ko martxoak 8

Besteak beste, denbora faltak edo erosotasunak bultzatuta, geroz eta gehiago kontsumitzen dira plater prestatuak. Eskaintza zabala dago merkatuan, eta kontsumitzaileek gauza bat izan behar dute kontuan: ahora zer sartu behar duten jakitea, kalitatezko osagaiak lehenetsiz.

Amaia Jimenez Larrea

2023ko otsailak 24

Albaolako ordezkariak, Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin, eta Ataungo alkate eta laguntzailearekin.
Albaola Itsas Kultur Faktoriak 'Ataunen arraunen' proiektua aurkeztu du. Antzinako itsas eraikuntza berreskuratzea du helburu, Ataungo basoetako arraunak tartean.

Amaia Jimenez Larrea

2023ko urtarrilak 18

Jende izugarri bildu zen uzta berriaren dastaketan.
San Anton egunean aurkeztu da Getariako Txakolinaren uzta berria. Udako bero handiek «kalitate oneko eta gradu askoko» edaria ekarri dute, iazkoa baino uzta handiagoan.

Enekoitz Telleria Sarriegi

2023ko urtarrilak 11

Sagardoaren sektoreko hainbat kide, atzo, Donostiako Tabakalerako terrazan.

Sagardotegi garaia aurkeztu dute, eta aurten berritasuna da ohikoa izaten zena: txotxetik, zutik eta upeltegian dastatuko dela 2023ko sagardoa. Beste berritasuna: botila sagardoak %25eko igoera izango duela, «egoerak hala behartuta».

Udapa

2022ko abenduak 14

Udapa fácil markako paketeak.

Udapa kooperatiba Eusko Label zigilua duen Arabako pataten ekoizle eta ontziratzaile nagusia da.

Gehiago ikusi

Publizitatea