Eskalada

"Eskalada" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ramon Olasagasti

2023ko maiatzak 23

Tasio Martinek eta Marc Torallesek Indiako Zanskar eskualdean, Shafat ibarreko Guillem Aparicio puntan, zabaldutako Txoria txori bidearen krokisa.

Eli Azurmendi, Rafa Elorza eta Juancar Sanz Donostiako Club Vasco de Camping elkarteko kideek eskaladako krokisen inoizko erakusketarik handiena zabalduko dute azaroan Bilboko Mendi Film jaialdian. Liburu bat ere argitaratuko dute. Finantzaketa kolektiboko kanpaina arrakastatsua egiten ari dira asteotan egitasmoa bultzatzeko.

Ioritz Gonzalez Lertxundi

2023ko apirilak 18

Josune Bereziartu <em>Honky Mix</em> bidean (Araotz). Munduan emakumezko batek eginiko lehen 8c+ bidea izan zen.

Kirol eskalada 1980ko hamarkadan hasi zen lehen urratsak egiten Euskal Herrian, eta, geroztik, ikusgarria izan da bilakaera. Horren lekuko dira Euskal Herriko hormetan zabaldutako erreferentziazko hainbat eta hainbat bide, kirol honen historiaren gordailu eta egiazko mugarriak.

Ramon Olasagasti

2023ko martxoak 18

David Lopez <em>Troner</em> errioxarra <em>Illuminati</em> bidearen azken luzean.
Iosu Merino, Ander Zabalza eta Adrian Legarra euskal herritarrek eta David Lopez 'Troner' errioxarrak izotz bide gogor ugari eskalatu dituzte Dolomitetan, baita bide mistoak ere. Ohi baino izotz gutxiago topatu dute jauzietan, eta gorputza «atseden eske» zutela amaitu dute bidaia.

Beñat Mujika Telleria

2023ko otsailak 7

Haur bat eskalatzen, atzean laguntza daukala, Donostiako The Factory Boulderren.
Azken urteetan gorakada nabarmena izan du rokodromoko eskaladak. Garai batean mendira eskalatzera joaten zirenak noiznahi presta zitezen sortu ziren, baina, gaur egun, geroz eta bereiziago daude bata bestetik. Kirol osoa da, mugimendu asko lantzeko aukera ematen baitu.

Xabier Mujika

2023ko urtarrilak 10

Eskalatzaile bat, bidearen amaieran.
Eginoko eskalada-eskolako biderik errazena da. Eskalada-autobabestuan hasitako eskalatzaileek praktikatzeko bide ederra izan daiteke, arrailez josia dagoelako.

Unai Ugartemendia

2022ko abenduak 20

Sara Alonso mendi korrikalaria Zegama-Aizkorri mendi maratoian.
2022a betea izan da mendiari lotutako kiroletan. Pandemiak ekarritako murrizketak alde batera utzi, eta proba eta lasterketa ia guztiak normaltasunez egin ahal izan dira. Izen propioen zerrenda luzea da: Sara Alonso, Lucas Egibar, Janja Garnbret, Savita Kaswall... Denak 2023ra begira daude jada.

Unai Ugartemendia

2022ko azaroak 29

Denboraldia amaitu ostean, atseden egun batzuk hartu ditu Eneko Carretero eskalatzaileak. Mikel Linazisororekin eta Esparta anaiekin batera, hura izan da Euskal Herriko eskaladako ikurretako bat azken bost urteetan. Nahiz eta pandemiaren urteak ez ziren onenak izan.

Beñat Mujika Telleria

2022ko urriak 25

<b>1. Zintzilik. </b>La Quebrada de Llaca mendian (4.200 metro) igoera askean zabaldutako <em>La via de todos</em> bidea.
Eneko eta Iker Pouk beren muga guztiak hautsiz dihardute. Peruko Andeetan izan dira aurtengo udan, Mendikate Zurian, eta bi hilabetean bide berriak ezagutu dituzte. Abentura desberdinak bizitzea dute gustuko, eta hurrengo helburuak prestatzen ari dira bi anaiak dagoeneko.

Unai Ugartemendia

2022ko urriak 18

Oraindik oso gaztea den arren, euskal selekzioko eskalatzailerik beteranoenetakoa da Irati Zabala oiartzuarra. Eskalatzeaz gain, Donostiako The Factory Boulder eskalada gunean dihardu irakasle modura gaur egun. Pasioz eta ilusioz bizi du eskalada.

Unai Ugartemendia

2022ko irailak 13

Euskal mendizaletasunak eman dituen ikurretako bat da Jon Lazkano bergararra. Oso gaztetan hasi zen eskaladaren munduan, eta, gero, hainbat eta hainbat espediziotan hartu zuen parte 1990eko hamarkadan. Gaur egun, Banoa bidaia agentziako arduradunetako bat da.

Gehiago ikusi

Publizitatea