Euskal Eskola Publikoaren Jaia

"Euskal Eskola Publikoaren Jaia" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

2022ko ekainak 7

<b>Festa. </b><em>Hazitik gora!</em> lelopean egin zen Esukal Eskola Publikoaren jaia; Mungiak (Bizkaia) hartu du lekukoa.
Izurritearengatik bi aldiz bertan behera utzi ondoren, azkenean herenegun ospatu zuten Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Bastidan. Asmoetako bat Arabako Errioxako ikastetxeek eginiko lana aitortzea izan da, eta «aurreikuspenak gainditu» egin dira, antolatzaileen arabera. Mungiak hartu du datorren urterako lekukoa.

Lander Muñagorri Garmendia

2018ko ekainak 5

<b>Jendetza. </b>Antolatzaileak pozik zeuden jendeak Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiari eman zion erantzunagatik.
Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia egin zuten igandean Lekeition. Antolatzaileen arabera, 35.000 pertsona inguru batu ziren eskola publikoari babesa azaltzera. Hasiera ekitaldian, EHIGEko kideek heterogeneotasunaren aldeko aldarrikapena egin zuten.

Jon Rejado

2017ko ekainak 6

Milaka lagun bildu dira Euskal Eskola Publikoaren Jaian, Gasteizko Zabalgana auzoan, eguneko tarte askotan euria gogotik egin arren. Goizean goizetik jai girorako tartea izan dute hara joan direnek, eskaintza zabala izan baitute; halaber, eskola publikoaren aldeko aldarrikapenek ere toki garrantzitsua izan dute.

Bidatz Villanueva Etxague

2016ko ekainak 7

<b>Familia giroan</b>. Guraso asko joan ziren haurrekin.
Euskal Eskola Publikoaren 25. jaialdia egin dute Hendaian; lehen aldiz Ipar Euskal Herrian. Urtero bezala, EHIGEk antolatu du; oraingoan, Ikas-Birekin elkarlanean. Milaka euskaltzale batu dira eskola publikoa, demokratikoa, laikoa eta euskalduna aldarrikatzeko.

Ainara Arratibel Gascon

2015eko ekainak 9

1
Eguraldia lagun, giro ederrean ospatu da aurten ere Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Elgoibarren. Eskola publikoaren kalitatea berretsi, eta Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza lege berriaren ardatza izan behar duela aldarrikatu dute.

Gehiago ikusi

Publizitatea