Gasteizko jaiak

"Gasteizko jaiak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Unai Etxenausia

2022ko abuztuak 10

Jendeak arabiar jaki tipikoez gozatzeko aukera izan du Gasteizko jaietan.
Arabiar Azoka antolatzen dute Gasteizko jaietan, eta arabiarren eta euskaldunen arteko topagune bihurtu da. Francisco Juan Ayala plazan jarri dituzte saltoki guztiak.

Eider Etxeberria Soria

2022ko abuztuak 10

<b>2. Konpartsak.</b> Buruhandi eta erraldoien konpartsak ibili ziren kalejiran, Gasteizko erdialdean.
Zeledonen igoerarekin amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Gasteiztarrek azkenera arte zukutu dituzte festa egunak. Txorizoa eta patatak banatu dituzte kuadrillek, eta buruhandi eta erraldoien konpartsak kalejiran ibili dira. Tabernariak gustura daude jaiekin.

Unai Etxenausia

2022ko abuztuak 10

Kazetari eta parrandazale moduan ezagutu ditu Fiestrasek Andre Maria Zuriaren festak urteetan. Bizitza osoan bi urtez baino ez du huts egin, eta datozen guztiez «gozatzeko asmoa» daukala iragarri du.

Aitor Biain

2022ko abuztuak 9

Andre Maria Zuria txapelketako eskuz binakako finalerdietako partida, Foru plazako frontoian.

Herri kirolen erakustaldiak, pilota partidak eta bola-joko saioak izaten dira egunero Foru plazan. Herritar ugari biltzen dira horien inguruan, gazteak nahiz helduak.

Maixa Utrera Puelles

2022ko abuztuak 9

<b>1. Olerkia.</b> Natividad Diazek olerki bat irakurri zien beteranoei.

Blusa eta neska beteranoak berriro elkartu dira, beren eguna ospatzeko. Malko eta irri artean igaro dute eguna. Gaur amaituko dira jaiak, Zeledonen igoerarekin.

Unai Etxenausia

2022ko abuztuak 6

Blusaz eta neskaz bete zen Aihotz plaza atzo. GEU Gasteizko Euskararen elkartearen txosna dago bertan.
GEU Gasteizko Euskararen elkarteari esker, euskararen arnasgune da Aihotz plaza Gasteizko jaietan. Beteta egon ohi da, eta herritar asko joaten da hango ikuskizunetara.

Eider Etxeberria Soria

2022ko abuztuak 6

<b>1. Lore eskaintza.</b> Blusek eta neskek hunkituta dantzatu zioten aurreskua Andre Maria Zuriari.
Gasteizko blusek eta neskek Andre Maria Zuriaren eguna ospatu dute. Goiz-goizetik ekin diete ospakizunei: egunsentiko arrosarioaren prozesioa eta lore eskaintza egin dituzte. Jaietako bigarren egunean, gasteiztarrak blusen eta nesken jantziekin atera dira kalera. Data garrantzitsua da abuztuaren 5a.

Unai Etxenausia

2022ko abuztuak 5

Gasteizko gaztetxeko txupinazoa jaurti duten unea, Zeledonen jaitsiera baino bost minutu lehenago.
Urtero legez, Zeledonen jaitsiera baino bost minutu lehenago eman diete hasiera Gasteizko jaiei. Jende andana bildu da gaztetxeko patioan txupinazoa ikusteko.

Eider Etxeberria Soria

2022ko abuztuak 5

Ziztu bizian zeharkatu zuen Andre Maria Zuriaren plaza Zeledonek.
Bi urtez itxaron behar izan diote gasteiztarrek Zeledoni, baina azkenean itzuli dira jaiak. Atzo arratsaldeko seietan, suziria piztu, eta Zeledon panpinaren jaitsierarekin eman zieten hasiera. Aurten bost emakumek piztu dute suziria, eta herritarrek salto eta kantu artean ospatu dute festen hasiera.

Maixa Utrera Puelles

2022ko abuztuak 5

Gasteizko jaietako suziria botatzeaz arduratu dira Elena Loyo atleta eta Ruth Brito triatleta, beste hiru emakumerekin batera. Gasteizko andre guztiak ordezkatu nahi izan dituzte: «Hiriari ekarpena egiten saiatzen diren andreak gara».

Gehiago ikusi

Publizitatea