Gazteluma / EKE-Elkar literatura beka

"Gazteluma / EKE-Elkar literatura beka" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Nora Arbelbide Lete

2018ko azaroak 11

Gazteluma bekari esker, bederatzi liburu argitaratu dira.
«Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera» bultzatzeko asmoz, Gazteluma bekaren 10. deialdian lanak aurkezteko epea luzatu dute. 2002tik hona, beka sortzera bultzatu zuten kezkak beti hor direla, zenbait areagotu ere egin dira. Halere, aterabide ideiak ez dira eskas; izatekotan, zubiak dira bereziki guti.

Maialen Hegi-Luku

2018ko uztailak 29

Baionan jaio zen, 1987an, baina Hazparnen (Lapurdi) bizi da egun. Aurten argitaratu du lehendabiziko eleberria: Girgileri anderea, Gazteluma bekaren bederatzigarren deialdiari esker. Nahasmendu bipolarra daukan pertsonaia bat da lan horren ardatza. Hegi-Lukuk lehendik ere jasoa zuen beste beka bat, Eusko Ikaskuntzarena, Hiru uhainak ipuinaren aldaerak ikertzeko. Itzultzailea da ogibidez.

Katixa Dolhare-Zaldunbide

2015eko abuztuak 8

Ezpeletan (Lapurdi) jaioa, 1982an. Gazteluma literatur sorkuntzarako bekaren laguntzarekin idatzitako nobela bat argitaratu zuen iaz: Biribilgune. Literatura arloko hainbat azterlanen egilea da, eta BERRIAko Hirudia saileko kolaboratzailea.

Katixa Dolhare-Zaldunbide

2014ko uztailak 26

Ezpeletan (Lapurdi) 1982an jaioa. Literatur ikerlaria da Bordeleko unibertsitatean, eta irakasle Nafarroa Behereko hainbat ikastetxetan. Aurten argitaratu du aurreneko liburua, Biribilgunea (Elkar), Gazteluma bekaren laguntzaz idatzitako eleberria. Aurretik, hainbat azterketa literario zituen han-hemenka argitaratuak, frantsesez; horietako bat da Jean Tortel poeta eta saiakeragileari buruzko tesia.

Publizitatea