Gizonezkoen zesta-punta

"Gizonezkoen zesta-punta" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Julen Etxeberria

2022ko martxoak 22

 ©B. BONILLA

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak nagusitasunez irabazi dute Winter Series txapelketa, finalean Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal mendean hartuta. Gainezka egin du Gernika-Lumoko pilotalekuak: 1.800 ikusle izan dira.

Julen Etxeberria

2022ko martxoak 16

Gernika -Lumoko Jai Alai pilotalekua, jendez lepo, Winter Series txapelketako partida batean. ©MARKEL SUAREZ
Sekulako arrakasta izaten ari da Gernika Jai Alaik eta EITBk elkarrekin antolatutako Winter Series zesta-puntako txapelketa. Igandean jokatuko dute finala, eta aspaldi saldu ziren sarrera guztiak.

Mikel O. Iribar

2022ko urtarrilak 11

 ©MUNDUKO PILOTA BATZARRA
Aritz Erkiagak bigarrenez jantzi du zesta-puntako buruz buruko txapela, finalean Imanol Lopezi irabazita. Ispasterkoak nabarmendu du zesta indarra hartzen ari dela, gazteen artean batez ere. «Seinale ona da».

Iñaki Fernandez Guridi

2022ko urtarrilak 7

 ©MIKEL PLAZA / BERRIA
Imanol Lopezek eta Aritz Erkiagak buruz buruko finala jokatuko dute gaur, Mendibarrenen. Gabon garaian tokatu zaie lehiatzea, baina «tentazioan gehiegi erori gabe» gozatu dute egun hauetako otorduez, betiere burua txapelketan dutela.

Julen Etxeberria

2021eko azaroak 25

Puntistak, Daniako pilotalekuan entrenatzen, joan den otsailean, sasoia hasi bezperan. ©LANDER EIZAGIRRE
Igande honetan itxiko dute Daniako Jai Alai pilotalekua, Floridan. Euskal Herriko puntistei luzaroen eta egonkorren jokatzeko aukera eman dien frontoia izan da. Han ari direnen ustez, gertaturikoa «mugarri» izan daiteke AEBetan eta Euskal Herrian «bide berriak jorratzeko».

Iñaki Berastegi

2021eko urriak 20

Imanol Lopez eta Aritz Erkiaga Donibane Lohizuneko Grand Slam torneoan. ©DONIBANE LOHIZUNEKO NAZIOARTEKO TORNEOA
Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek launa Grand Slam irabazi dituzte, baina frontoietako giroa izan da zesta-punta denboraldiko «albisterik onena» haientzat. Azaroan Mexikon jokatuko den Munduko Txapelketarako prestatzen ari dira.

Ainara Arratibel Gascon

2020ko uztailak 18

Lau finalistak osteguneko pilota aukeraketan, Galarretan. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Galarretako 50. urteurreneko finala jokatuko dute gaur Juaneneak eta Endikak Urrizaren eta Zubiriren kontra (15:15, ETB1). Lehia parekatua espero dute Juaneneak eta Zubirik.

Julen Etxeberria

2020ko maiatzak 1

Ibon Aldazabal, brikolaje lanak egiten, etxean. ©IBON ALDAZABAL
Daniako puntistek hilabete eta erdi daramate jokatu ezinik. 36 puntistetatik 32 dira euskal herritarrak; «sufritzen» ari dira, «sakrifizio handia» egin baitute etxetik urrun joanda.

Jon Rejado

2017ko azaroak 5

 ©JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Zesta-punta izan da Angel Ugarteren bizitzaren ardatza. Brasilen jaio zen, bere aita Sao Pauloko frontoi batean ari zelako jokatzen. Kirol horren gorakada bizi izan zuen Ameriketako Estatu Batuetan, Floridan hain zuzen, frontoiak ugaritu ziren garaian.

Igor Susaeta

2017ko apirilak 25

 ©IGOR SUSAETA /
Larunbata da, eta zesta-punta jaialdia dago Mexiko Hiriko Fronton Mexico pilotalekuan: mila ikusle inguru harmailetan, eta etxeko giroa. Artekariak oihuka, zerbitzariak gora eta behera, eta esatari bat neurketako tanto oro esplikatzen.

Igor Susaeta

2017ko apirilak 25

Mikel Egiguren donostiarra eta Aaron Gonzalez de Matauco gasteiztarra, Mexiko Hiriko Fronton Mexico pilotalekuan. ©IGOR SUSAETA
Mexiko Hiriko Fronton Mexicon jokatzen ari diren puntisten artean gazteena da Aaron Gonzalez de Matauco gasteiztarra. Mikel Egiguren donostiarra, azken urteotako aurrelari onenetakoa, aldiz, beteranoetako bat da.

Gehiago ikusi

Publizitatea