Gutxituak

"Gutxituak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Iker Tubia

2021eko azaroak 18

 ©IÑIGO URIZ / FOKU
Asko dira elbarrientzat gordetako aparkalekuetan baimenik gabe autoa uzten dutenak. Salaketa hori egin du Larretak, beharrezkoak baitituzte: «Gure txartelak eskubide bat dira, ez pribilegio bat».

Jone Arruabarrena

2021eko urriak 19

Alaitz Imaz eta Lukene Igartua, Beasainen. ©JON URBE / FOKU
Aspace Gipuzkoako Elbarritasun Zerebralaren Elkarteak 50. urteurrena bete du aurten. Garun paralisia zeukatenen senideek sortu zuten, eta egun ere horiek dira proiektuaren gidari.

Naroa Torralba Rodriguez

2021eko abuztuak 18

Igeretxe hotelean. Atzean, Salinero, Guzman, Indurain eta Garcia. Aurrean, Aranzeta, Hernandez eta Moro.  ©OSKAR MATXIN EDESA / @FOKU
Gorabide adimen desgaitasuna dutenei eta haien ingurukoei laguntza emateko Bizkaiko elkartea da. Haien bizi kalitatea hobetzea eta haien eskubideak defendatzea du helburu. Uztailean eta abuztuan, astebeteko egonaldiak eta eguneko txangoak antolatzen dituzte, opor gisara.

Ane Markina Auzmendi

2021eko abuztuak 11

Aziz Ndaye, bere bizikleta egokitu berria lehen aldiz probatzen. Ibilgailu horri esker, erraz asko egiten ditu eskolarainoko bost kilometroak. ©KELLESENSA GKE
Aziz Ndayek eskuetan du jada bere bizikleta egokitua, Senegalgo Errepublikako lursail hondartsuan «lasai» ibili ahal izateko. Kellesensa GKEak antolatu du guztia.

Uxue Gutierrez Lorenzo

2021eko urtarrilak 30

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Kolpeak kolpe eta oztopoak oztopo, bizitzan beti aurrera egiteko erabakia hartu dute Alain Irazuk, Fernando Mitxelenak eta Izaro Lasak. Gainditze istorioak dira hirurenak. Kirola, ingurukoen babesa eta idaztea dira aurrera egiteko izan dituzten zenbait baliabide.

Edurne Begiristain

2020ko azaroak 25

Osasun krisiak nabarmen okertu du elbarritasunen bat duten pertsonen bizi kalitatea. ©LUIS JAUREGIALTZO/ FOKU
Izurriaren bigarren olatuak areagotu egin ditu urritasunen bat duten pertsonen arazoak, oztopoak eta premiak. Koronabirusak «mendekotasun» handiagoa sortu die, eta bizi kalitatea «okertu». Egoitzetan dauden mendeko pertsonak «salbuespen egoeran» bizi direla ohartarazi dute.

Olatz Silva

2020ko abuztuak 6

Museoko gidaria, kanpoaldean dauden itsasontziak erakusten. ©ARITZ LOIOLA / FOKU
Gorabide elkarteak Bilboko Itsas Museoa bisitatu du. Maketa, bideo eta itsasontzien bidez, Bilboko eta inguruko herrien historia ezagutu ahal izan dute bisitariek.

Arantxa Iraola

2020ko maiatzak 27

Aspaceren ikastetxe bateko ikasgeletako bat, hutsik. ©BERRIA
Urritasunen baten ondorioz aparteko arta behar duten umeen familiak kexu dira. Itxialdiak eragotzi egin ditu haientzako zerbitzuak; premiazkotzat daukate lehenbailehen berriz hastea

Gehiago ikusi

Publizitatea