Hatortxu Rock

"Hatortxu Rock" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Iker Tubia

2022ko abenduak 18

Hatortxu Rockeko boluntarioak karparen atzealdean, lanari ekin aurretik, solasean.
1.600 esku boluntarioren artean, 27. Hatortxu Rock elkartasun jaialdia egin dute Atarrabian. Nagusiki, euskal presoenganako elkartasunak bultzatu ditu txanda egitera.

Ane Etxandi

2022ko uztailak 29

Hatortxu Rock jaialdia hartuko duen gunea prestatzen aritu dira egunotan.
Hatortxu Rock jaialdia egingo dute gaur eta bihar Atarrabian (Nafarroa). Bi urteren ostean, bueltan da festibala, eta, aurreko egunetako prestaketen ondoren, dena gertu dute musikazaleak hartzeko.

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

2022ko ekainak 18

The Living End taldearen kontzertua, Gasteizko Azkena Rock jaialdian, Mendizabalan, 2019an.
Etenaldiaren ostean, Euskal Herriko musika jaialdiak berpizten hasiak dira. Gasteizko Azkena Rock izango da lehenetariko bat, baina gero etorriko dira EHZ, BBK Live, Ribera Sound eta jazzaldiak, besteak beste. Euskal artistek lekua izango dute horietan, baina batik bat nazioartekoak arituko dira oholtza gainean.

Ane Eslava

2019ko abenduak 28

2017ko Hatortxu Rockeko Des-Kontrolen kontzertuko giroa.
Gaur egingo dute 23. Hatortxu Rock, euskal preso eta iheslarien aldeko jaialdia, Atarrabian. Hemezortzi taldek parte hartuko dute bertan

Ane Eslava

2018ko abenduak 19

Autengo Hatortxu Rock-en joko duten taldeetako bat da Des-kontrol. Hogeigarren aldian ere izan zen taldea, Lakuntzan (Nafarroa).
Hilaren 29an egingo dute Hatortxu Rock elkartasun jaialdia, hogeita bigarrenez, 'Urak eginen du bide' lelopean. Euskal Herriko zein kanpoko 11 taldek joko dute. Aurten, Sara Fernandez omendu dute

Maialen Unanue Irureta

2017ko uztailak 7

Parisko Eiffel dorreraino iritsi da 20. Hatortxu Rock aurkezteko komunikazio kanpaina.
Uztailaren 27tik 30era egingo dute 20. Hatortxu Rock. Sakabanaketaren aurkako ekitaldi nazionala egingo dute azken egunean, eta familientzako egitaraua prestatu dute. Lakuntzara garraio publikoz joatera deitu dute

Gehiago ikusi

Publizitatea