Herri Urrats

"Herri Urrats" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ainize Madariaga

2022ko maiatzak 10

<b>Nafarroa gunea. </b>Batez ere gaztez mukuru bete zen 'Badok'-ek babestu duen gunea.

«Mobilizazio nazional oso indartsua izan da. Haluzinagarria izan da; ez daukagu hitzik! Itzuli gara 1990eko hamarkadan ospatzen zen Herri Urrats masibo horretara!», laburbildu du Koldo Rodriguez antolatzaileak. Besta eguna ez ezik, protesta eguna ere izan da: azterketak euskaraz egitea aldarrikatzeko. Bideoa, albistearen barruan.

Berria TB

2022ko maiatzak 9

Herri Urrats 2022: Itzulera

Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko festa izan da  maiatzaren 8an, igandearekin. Bi urteren ostean, ohiko formatuan ospatu dute jaia, Senpereko lakuaren inguruan. Bildutakoa Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzeko baliatu nahi dute.

BERRIAk festan parte hartu duten hainbat sortzailerekin hitz egin du. Itzulera beraientzat zer den eta zein garrantzia duen azaldu dute musikariek.

Irati Urdalleta Lete

2022ko maiatzak 7

Jendetza Herri Urratseko kontzertu batean, 2017an.
Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia ohiko lekura itzuliko da, ohiko formatuan, bi urteren ostean. Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzeko baliatu nahi dute

Ainize Madariaga

2021eko maiatzak 11

<b>Prentsaurrekoa Senperen. </b>Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak hartu zuen hitza eta aldarikatu zuen hezkuntza sistema propioa.
Osagarri krisiak aintzira hustu badu ere, antolatzaileek 30 Herri Urrats «ttipien» balorazio zinez baikorra eta itxaropentsua egin dute. Proiektu batzuk gibelatu beharko badituzte ere, bi nagusiek aitzina eginen dute: bosgarren kolegioa eta 38. ikastola Bardozen.

Ainize Madariaga

2019ko maiatzak 14

Brebeta euskaraz. En Tol Sarmientok egin zion kantua aurtengo Herri Urratsi. Kontzertua aitzin, ikasleek brebeta euskaraz egiteko aldarrikapena egin zuten.

Hondar urteotako arrakastatsuenetarikoa izan da 36. Herri Urrats. Eguraldia lagun, milaka jendek ttipi utzi dute Senpereko aintzira. Besta giroak Seaskak daraman borrokari sostengua ekarri dio: Frantziako Hezkuntza ministerioari eskatu 30 irakasleetarik bost baizik ez baitizkio hitzemanak.

Gehiago ikusi

Publizitatea