Honduras

"Honduras" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Gorka Berasategi Otamendi

2022ko uztailak 7

Xiomara Castro Hondurasko presidentea —ezkerrean— eta haren senar eta Hondurasko presidente ohi Manuel Zelaya —eskuinean—.

Estatu kolpe batek Zelayaren gobernua eten zuenetik, sistema autoritario batean kateatuta egon da Honduras, hamabi urtez. Aginte horren kontra sortu ziren mugimenduek indarrak batu dituzte azken bozen ostean, eta Xiomara Castro presidenteak ezkerreko gobernu bat altxatu du adostasun zabal horren gainean.

Igor Susaeta

2022ko urtarrilak 28

Xiomara Castro Hondurasko presidentea, atzo, kargua hartzeko ekitaldian.
Xiomara Castrok Hondurasko presidente kargua hartu du. Rodolfo Pastor de Maria gobernu proiektua lantzen aritu da, eta ohartarazi du Librek eraldaketa prozesua «urardotu» beharko duela koalizioan gobernatuko duelako.

Julen Aperribai

2020ko abenduak 31

Migratzaile talde bat Guatemalako armadaren kamioi batera igotzen, Morales (Guatemala) herrian, urrian, Hondurastik abiatutako migratzaileen karabana bat desegin ondoren.
Migratzaileen bi karabana abiatu dira Hondurastik tarte motzean; azkena, abendu erdialdean. Urakanek eta COVID-19ak hango herritarren babesgabetasuna areagotu dute, eta migrazio olde berri baten abiapuntu izan liteke herrialdea. AEBetako gobernu aldaketak ere azkartu dezake ihesaldia.

Paulo Ostolaza

2019ko urriak 11

Urteak daramatza Reyesek Hondurasko LGTBI kolektiboa ahaldundu eta bizi dutenaren berri nazioartean ematen, babes bila. Gobernuaren, Elizaren eta komunikabideen mezu diskriminatzaileek egiten diete kalte handiena.

Paulo Ostolaza

2019ko urriak 11

Hondurasko LGTBI kolektiboaren manifestazioa, aurtengo maiatzean, Tegucigalpan.

Hilketa tasa izugarriak dituelako da ezaguna Honduras. Azken hamarkadako ezegonkortasun politikoak eta gaizkile taldeek jarduteko duten askatasunak areagotu egin dituzte pobrezia eta gobernuaren errepresioa. Eragina are eta nabarmenagoa da gizarteko talde ahulenetan: LGTBI kolektiboan, adibidez.

Gehiago ikusi

Publizitatea