Ikergazte

"Ikergazte" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Jakes Goikoetxea

2021eko ekainak 11

Ikergazte kongresuko atsedenaldi bat. COVID-19ak erabat baldintzatu du antolaketa.
Ikertzaile gazte eta euskaldunen erakusleiho eta topagune izaten ari da UEUk antolatutako Ikergazte kongresua, Gasteizen. Euskal Herrian egiten den ikerketaren kalitatearen, kantitatearen eta aniztasunaren lagin zabal bat ezagutu daiteke kongresuan.

Ekhi Erremundegi Beloki

2019ko maiatzak 28

Ikergazte kongresuko parte hartzaileak, atzo goizean, Baionako fakultatean egin zuten harrera ekitaldian.
Martxan da Ikergazte kongresua. Euskarazko ikertzaile gazteen topalekua izango da Baiona bihar arte. Hainbat esparrutako ehun ikerketa baino gehiago aurkeztuko dituzte kongresuan. Ikertzaile euskaldunen komunitatea osatzearen garrantzia goraipatu du UEUk. Hark antolatzen du Ikergazte.

Iñaki Berastegi

2017ko maiatzak 12

Ikergazteren bigarren aldia NUPenIruñeko Sario eraikinean antolatu du UEUk.
Gaur bukatuko da 'Ikergazte 2017: Nazioarteko ikerketa euskaraz' jardunaldia. Asteazkenetik, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñeko Sarion egin dute. Ia 200 ikertzaile gazte euskaldunek parte hartu dute, eta gaur egingo da jakintza alor bakoitzeko sari banaketa.

Garikoitz Goikoetxea

2015eko maiatzak 17

Euskarazko ikertzaileen bilgune izan da asteon Durango, Ikergazte kongresuan. Lekua egiten ari da euskara ikerketa arloan, baina handiak dira oztopoak. Nagusia, euskarazko lanaren aitortza eskasa.

Publizitatea