Ion Kepa Parot

"Ion Kepa Parot" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ekhi Erremundegi Beloki

2022ko urriak 13

Ion Parot, espetxetik atera berri.

Aske utzi dute baldintza biziki zorrotzekin, Frantziako presondegietan 32 urte eta erdi iragan ondoren. Urtebetez etxean egon beharko du epe froga gisa, baldintzapeko askatasunean geratu aurretik. 71 urte ditu.

Iñaki Etxeleku

2022ko ekainak 16

Bakegileen agerraldia, atzo.

Bakebideak jakinarazi duenez, Kondenen Aplikaziorako Auzitegiak Ion Parot euskal presoa baldintzapean askatzea onartu du, baina PNAT Terrorismoaren Kontrako prokuradoreak dei egin du. «Beste behin ere, PNAT-aren itsutasun sektarioak, euskal auziaren berezitasuna kontuan hartzen ez duen segurtasun ideologia batean sarturik, Ionen baldintzapeko askatasunaren aldeko TAPAT Kondenen Aplikaziorako Auzitegiaren erabakiak sortu itxaropena zapuztu berri du», erran du Bakebideak.

Gehiago ikusi

Publizitatea