Baionako auzitegia okupatu dute Bakegileek
2022ko maiatzak 20

Desobedientzia ekintza hasi berri dute Bakegileek, Baionako auzitegirako sarbidea oztopatuz. Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot euskal presoak baldintzapean aske uzteko galdea aztertu dute Parisen, baina enegarren aldiz kontrako jarrera erakutsi du terrorismoaren kontrako fiskaltzak.