Ostiral Santuko Akordiorako ezinbesteko pieza
2022ko uztailak 26

"Ipar Irlanda" bezala etiketatutako albisteen zerrenda
2022ko uztailak 26
2022ko uztailak 25
Ipar Irlandako buruzagi unionista zenak Bakearen Nobel saria jaso zuen 1998an, SDLPko John Humerekin batera. Bake itunaren osteko lehen gobernuburua izan zen.
2022ko uztailak 18
«Lidergo politiko eta energia handia eskatuko du, baina hamarkada honetan erabakiko da Irlandaren etorkizuna», adierazi du Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidenteak.
2022ko ekainak 14
2022ko ekainak 13
Ipar Irlandarako esportazioetan Erresuma Batuko edo EBko arautegia aukeratu ahal izatea planteatu du Johnsonek. Nazioarteko zuzenbidea «urratzea» egotzi diote
2022ko maiatzak 31
Nazioarteko Gimnastika Federazioak hartu du erabakia, argudiatuta kirolari horiek aurrez Irlandarekin lehiatu izan direla nazioarteko lehiaketetan. Brandon Lewis Ipar Irlandako estatu idazkariak federazioari egotzi dio Ostiral Santuko Akordioa aintzat ez hartzea.
2022ko maiatzak 25
Proposamenak «aitortza eta babesa emango dio irlandar hizkuntzari», eta «eskozieraren garapena» sustatuko du Ipar Irlandan. Hiru erakunde sortuko dituzte horiek bermatzeko; tartean, Identitatearen eta Adierazpen Kulturalaren Bulegoa.
2022ko maiatzak 17
Erresuma Batuko Gobernuak iaz egin zuen proposamena aldatu du, eta batzorde independentearekin kooperatzea jarri du baldintzatzat delituek «preskribatzeko».
2022ko maiatzak 17
2022ko maiatzak 16
Erresuma Batuak lege bat onartu nahi du, itunean aldaketak egiteko. Ipar Irlandako unionistek begi onez hartu dute Londresen erabakia. Sinn Feinen iritziz, DUP «baretzea» du asmo mugimenduak
2022ko maiatzak 13
Alderdi unionistak betoa jarri dio Asanbleako presidentearen izendapenari, eta horrek gobernua osatzea eragotzi du, baita lehen ministroa aukeratzea ere. Sinn Fein, Aliantza, UUP eta SDLP kritiko agertu dira erabakiarekin.
2022ko maiatzak 9
Ander Perez Zalla BERRIAko berriemaile berezia Ipar Irlandan izan da. Hauteskundeak bertatik bertara bizi izan ditu. Sinn Feinek irabazi ditu, lehendabizikoz, hauteskundeak. Emaitza horien inguruko analisia egin du bideo honetan.
2022ko maiatzak 9
Ipar Irlandako hauteskundeak
2022ko maiatzak 9
2022ko maiatzak 8
Errepublikanoek 2017ko bozetako kopuru berari eutsi diote: 27 aulki. DUP alderdi unionista 25ekin geratu da, hiru galtzeraino. Biak elkarrekin gobernua osatzen saiatuko dira.
Mikel O. Iribar - Uxue Rey Gorraiz
2022ko maiatzak 7
Ganberako 90 eserlekuetatik 88 zehaztuta daude, eta alderdi errepublikanoak azken Asanblearako bozetan eskuratutako eserleku kopuru berari eutsi dio: 27 aulki. DUP alderdi unionista 24 aulki lortu ditu, lau galtzeraino; Aliantza Alderdiak, ostera, zortzitik hamazazpira bikoiztu du legebiltzarkide kopurua; UUP Ulsterko Alderdi Unionistak bederatzi lortu ditu; SDLP Alderdi Sozial Demokrata Laboristak, zazpi; eta Independenteak, lau.
2022ko maiatzak 7
2022ko maiatzak 6
90 eserlekuetatik 34 banatu dituzte, eta alderdi errepublikanoak hamasei parlamentari eskuratu ditu; zazpi Aliantza Alderdiak; sei DUP Alderdi Demokratiko Unionistak; hiru UUP Ulsterko Alderdi Unionistak; bana Independenteak eta SDLP Alderdi Sozial Demokrata Laboristak. Parte hartzea %63,6koa izan da.
2022ko maiatzak 6
2022ko maiatzak 6
Publizitatea