Jabetza eta egile eskubideak

"Jabetza eta egile eskubideak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ainize Madariaga

2021eko abenduak 8

<b>Black Hawk. </b>AEBetako armadak Sauk populuaren gerla buruzagiaren izena ebatsi du bere helikoptero hau izendatzeko.
Zanpatzen den populuaren izena hartu ohi dute zanpatzaileek armadako sorkuntzak izendatzeko: amerindiarren izenak, adibidez, AEBetako aire armadan. Haatik, euskal izenez ere jabetzen ari dira Frantziako eta Espainiako armadak: 'Belharra', 'Navarre' edo 'Elkano'. Jabetze kulturala erraten zaio horri.

Uxue Gutierrez Lorenzo

2020ko irailak 19

1
Haur 'influencer'-en irudi eskubideak babesteko lege proiektu bat onartu du Frantziako Senatuak. Hala, sare sozialetan ageri diren adingabeak babestu nahi dituzte. Abokatuek ohartarazi dute oso zaila dela sarean mugitzen diren irudien gaineko erabateko kontrola izatea.

Iñigo Astiz

2019ko abenduak 7

Axier Lopez, Dabid Martinez, Miren Narbaiza eta Gotzon Barandiaran, atzo, Gogoetaren Plazan.
Euskal sortzaileek hedapena eta prekaritatea dituzte kezka nagusi, eta bigarren mailan bizi dute lizentzia libreei buruzko eztabaida, Gogoetaren Plazako saioan ikusi denez.

Ion Orzaiz

2019ko uztailak 2

<em>Once Upon a Time in Venice</em> filma, ordenagailu batean. Hori da auzia eragin duten pelikuletako bat.
Euskaltelen ehunka bezerok gutun bat jaso dute azkenaldian: abokatu batek dirua eskatzen die, filmak partekatzeagatik. Konpainiak «babesgabe» utzi dituela diote.

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

2019ko urtarrilak 2

Mugaritzeko sukaldariak lanean, Errenterian.
Zaporea ezin daitekeela egon egile eskubidearen babespean ebatzi du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak. Adituek azaldu dute ebazpena onargarria bada ere, sorkuntzaren gaineko aitortza egin beharra dagoela. Artikulu zientifikoak eta sekretu industriala ere oinarri izan dituzte.

Naiara Elola

2017ko otsailak 10

Ricardo Bermejo eta Katuki Saguyakiko marrazkilariak, tartean Mikel Urmeneta, atzo, Merkataritza alorreko Auzitegian, epaiketa hasteko zain.
«Kukuxumusu unibertsoko» pertsonaien jabetza enpresarena edo sortzaileena den ebazteko, epaiketa egin dute Iruñeko Merkataritza alorreko Auzitegian

Bidatz Villanueva Etxague

2016ko abenduak 8

Hainbat historialari, ikertzaile eta irakasle elkartu dira, besteak beste, plagioa salatzeko.
Iparraldean historiaren esparruan dabiltzan hogei pertsonak baino gehiagok salatu dute Dominique Lormierrek Manex Goienetxeren obrari eginiko plagioa. Historialariak ukatu egin du akusazioa

Iker Tubia

2016ko azaroak 24

Europako Batzordearen copyright legea berritzeko proposamenak eztabaida piztu du.
Europako Batzordeak 2001eko copyright legea moldatu nahi du, teknologien garapenak ekarri duen errealitate berrira «moldatzeko». Estekak partekatzeko zerga eta egile eskubideak dituzten irudietarako iragazkiak jaso ditu proposamenak, eta neurri horiek eztabaida piztu dute.

Gehiago ikusi

Publizitatea