Joan Mari Irigoien

"Joan Mari Irigoien" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Miren Mujika Telleria

2022ko otsailak 17

Ezker-eskuin, Irati Jimenez, Joan Mari Irigoien eta Xabier Mendiguren.
'Sorgin-argien ehizan' olerki liburua argitaratu berri du Joan Mari Irigoienek. Sozialki kezkatzen duten gaien inguruko aldarriak egiten ditu egileak liburuan. 'Babilonia' eleberria berrargitaratu dute

Berria

2021eko ekainak 20

2019ko abenduan, BERRIAri emandako elkarrizketa batean, eutanasiaren aldeko aldarria egin zuen idazleak: «Errespetua eskatzen dut; duinki hil nahi nuke, besterik ez». Alboko esklerosi primarioa du. Berriz haren atea jota, bere-berea duen eran azaldu da: «Ispiluaren aitzinean paratzen zaidanean, sudurrak bere tokian segitzen duela egiaztatzen dut, eta nire bi belarriek ere halatsu!» Bere poema bat oroitu du.

Berria

2013ko irailak 1

Joan Mari Irigoienek (Altza, Donostia, 1948) datorren astean aurkeztuko du 'Arma, tiro, bammm!' nobela (Elkar). Hari bi batzen dira nobela berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Baladal Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte.

Publizitatea