Jon Moncayola

"Jon Moncayola" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Eñaut Agirrebengoa

2023ko martxoak 11

Jon Moncayola, baloiari eskuin boleaz emateko prest, Sadarren, Real Madrilen aurka jokatutako partidan.
Osasunak beharra non, han ageri da Jon Moncayola. Aise moldatzen da kokapen askotan. Defentsako eskuin alboan ari da jokatzen, eta gaur ere bertan aritu liteke, Mestallan (21:00, Dazn).

Jone Bastida Alzuru

2021eko abuztuak 8

Martin Zubimendi, atzo, finala jokatzen.
Amerikako selekzioak 2-1 irabazi dio Espainiari finala, luzapenean, eta zilarrezko domina eskuratu dute Oiartzabalek, Merinok, Zubimendik, Simonek eta Moncayolak.

Jon Ander De la Hoz

2021eko abuztuak 7

Olinpiar Jokoetako urrezko domina da Jon Moncayolaren xedea. Osasunako jokalariak dio aukera «ia errepikaezin» bat daukatela, eta Brasil arerio «indartsua» izango dutela ohartarazi du. Japoniatik itzuli orduko Osasunarekin entrenatzen hasiko da, sasoi berria helburu duela: «Klubean garrantzitsu izan nahi dut. Etxean bezala ez da inon egoten».

Eñaut Agirrebengoa

2019ko abenduak 5

Jon Moncayola, azken partidan Espanyoli sartutako gola ospatzen.
Taxoareko harrobiak Osasunaren lehen taldea hornitzen jarraitzen du. Azken hamarkadan, haztegiko 21 jokalarik egin dute jauzi talde nagusira, eta Jon Moncayola da zerrenda horretako azken alea. Juan Perezek, berriz, azken lehian egin zuen debuta Lehen Mailan, eta Iñaki Alvarez deialdian sartu zen.

Eñaut Agirrebengoa

2019ko urriak 24

Jon Moncayola, baloia jotzen, Leganesen aurkako partidan. Lehia horretan egin zuen estreinakoa.
Jon Moncayola indarrez iritsi da Osasunaren lehen taldera. Ligako lehen partidan egin zuen debuta, eta, geroztik, lehia guztiak jokatu ditu. Oreka eta zentzua eman dizkio jokoari.

Publizitatea