Joseba Errekalde

"Joseba Errekalde" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Arantxa Iraola

2021eko azaroak 28

Josu Imanol Unanue, Udiarraga Garcia eta Joseba Errekalde, elkarrekin.
Josu Imanol Unanue, Udiarraga Garcia, Joseba Errekalde. Diagnostiko batek guztiz markatutako hiru bizitza dira, ia osorik emanak GIB birusa dutenen eskubideen aldeko ekintzailetzara. Hirurentzat, 80ko urteetan hasi zen bizitzaren zati hori, izurria agertu zenean, bortitz: aski gazteak ziren orduan. Aparteko indarra dute hiesaren pandemiaz dituzten oroitzapenek, egiten dituzten gogoetek , eta memoriaren lausoetatik berreskuratu beharrekoak dira. Esanahi erantsia dute, gainera, orain: beste pandemia baten erdian.

Arantxa Iraola

2019ko apirilak 21

Joseba Errekalde, Idoia Rekalde eta Antton Elosegi.
Alzheimerrak aski moteldu ditu Arantxa Gurmendiren eta Maixus Rekalderen bizitzak. Andre ezagunak izanak dira biak, eta eritasunaz ozen aritzeko adorea izan dute. Urritu zaie hitza, baina haien ahotsa dira orain senideak: zaintzak usu dakartzan zailtasun ugariez ari dira solasaldi honetan.

Publizitatea