Juan Martinez de Irujo

"Juan Martinez de Irujo" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Iker Tubia

2017ko ekainak 25

Juan Martinez de Irujo, zaleei babesa eskertzen, atzo, Labrit pilotalekuan. Senitarteko, lagun, lankide eta agintariak ageri dira haren atzean.
Juan Martinez de Irujori omenaldi hunkigarria egin diote Labrit pilotalekuan, gaitz batek erretiroa hartzera behartu ondoren. Egun gazi-gozoa izan da pilotazaleentzat

Naiara Elola

2017ko maiatzak 21

Bihotzeko arazoek «behartuta», pilota profesionala uztea erabaki du Juan Martinez de Irujok. Omenaldia egingo diote ekainaren 24an, Iruñean, Labrit pilotalekuan

Jon Eskudero

2016ko uztailak 14

Juan Martinez de Irujo, bi begiak gorrituta eta begirada galduta, atzo, bihotzeko lesioa duela jakinarazi berritan, Iruñean.
Aspeko ohiko azterketa medikoetan bihotzeko arazoak aurkitu dizkiote Juan Martinez de Irujori, eta aldi batean kantxetatik kanpo egon beharko du. Erretiroan ez du pentsatu ere egin nahi: «Ez naiz ez baikorra eta ez ezkorra»

Imanol Magro Eizmendi

2016ko apirilak 27

Juan Martinez de Irujoren eskuak, iragan astean Valentziara joan zenean. Eskuin eskuko hatz luzea hautsia du.
Hautsiriko hatzarekin ezin du pilotarik ukitu, eta, bere ibilbidean lehen aldiz, uko egin dio buruz buruko txapelketari. Altuna III.a, finalerdietara

Imanol Magro Eizmendi

2016ko apirilak 8

Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola, elkar besarkatzen, 2014ko binakako finala irabazi berritan.
Bihar irabazten badu, binakako txapel gehien lortu duen pilotaria izango da Juan Martinez de Irujo: sei, guztira. Iberokoak, baina, kopuruari baino garrantzi handiagoa ematen dio lau atzelarirekin irabazi izanari.

Imanol Magro Eizmendi

2015eko azaroak 25

«Inor ez da ezinbestekoa», dio Irujok, baina Aspek jokatu dituen azken zazpi finaletan bera egon da tartean, eta udan berak jokatu du estelar gehien. Arduraz darama erantzukizun hori, 34 urtean pilaturiko eskarmentuarekin.

Unai Zubeldia

2014ko abenduak 16

Urte berean hiru txapel irabazi zituenetik zortzi urtera, askoz pilotari orekatuagoa bihurtu da Juan Martinez de Irujo, bidean dinamita pixka bat galdu duen arren. Burua baretuta, meritu handia eman dio lau t'erdiko txapelari.

Lau t'erdiko txapelketako finala

Unai Zubeldia

2014ko abenduak 13

Aimar Olaizolak hamabi partida besterik ez du galdu lau t'erdiko txapelketan, horietatik hiru Juan Martinez de Irujoren aurka. Bi aldiz irabazi dio Abel Barriolak, eta behin Patxi Eugik, Bernabe Herrerok, Miguel Capellanek, Augusto Ibañez 'Titin III.ak', Patxi Ruizek, Julen Retegik eta Mikel Olaetxeak.

Gehiago ikusi

Publizitatea