Kimika eta farmazeutika

"Kimika eta farmazeutika" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Jakes Goikoetxea

2022ko irailak 16

Kizkitza Gonzalez, Nagore Gabilondo eta Arantxa Ezeiza, laborategian, 3D inprimagailuaren ondoan.
EHUren Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikerketa talde batek artoaren eta patataren almidoiarekin hidrogelak sortu ditu. Haietan botika bat txertatu du, eta 3D inprimagailuekin pilulak egin ditu. Botika pertsonalizatuak sortzeko aukera eskaintzen du.

Iker Tubia

2022ko irailak 14

Bayer enpresaren aspirina bat.
Duela 125 urte asmatu zen aspirina, urte luzez mina, sukarra eta hantura baretzeko erabilitako botika nagusia. Gaur egun, gaitz kardiobaskularretarako baliatzen da batez ere, eta zenbait ikerketa abian dira erabilera zabalduko delakoan.

Ion Orzaiz

2021eko maiatzak 1

Osasun langile bat Abidjanen (Boli Kosta), andre bati AstraZenecaren txertoa jartzen.
Txertoen patenteen liberalizazioa eztabaidagai izan da Bruselan, eta horren aldeko herritar ekinbide bat abiarazi dute 200dik gora eragilek, sendagaiak «oinarrizko eskubide» izan daitezen. Aurka dira Europako Batasuna eta AEBak, besteak beste.

Edu Lartzanguren

2019ko ekainak 14

Enbrel botika (etanercept) immunodepresore bat da, eta inflamazioen aurka erabiltzen da, besteak beste, artritis erreumatoiderako. Alzheimerra saihesteko ahalmena izan dezakeen susmoa dago, baina ez dute oraindik baieztatu.
Merkatuan dagoen botika batek alzheimerra saihesteko ahalmena izan dezakeela jakitea eta informazioa ez zabaltzea leporatu diote Pfizer botikagintza konpainia handiari. Aditu batzuek albiste faltsu gisa sailkatu dute, baina berriz ere mahai gainean jarri du eztabaida: nola erabaki behar da zerk merezi duen ikertzea? Nork ebatzi behar du zertan inbertitu?

Jokin Sagarzazu

2019ko maiatzak 2

Txistorra frijitzen zartagin batean, San Tomas egunean, Donostian.
FAOk deituta, ia 200 gobernutako ordezkariak bilduta daude Genevan, industrian eta nekazaritzan erabiltzen diren osagai kimiko batzuen arriskuez hausnartzeko.

Ainize Madariaga

2019ko maiatzak 2

Monsantoren kontrako protesta bat Baionan, 2015ean.
Pestizidek pozoituriko Paul François laborari frantsesak Monsantoren kontrako epaiketa irabazi berri du. Munduko hazi eta pestiziden monopolioa gutxi batzuen eskuetan bada ere, lege eta protesta sozialek alternatibak dakartzate.

Gehiago ikusi

Publizitatea