Lau eta Erdiko Txapelketa

"Lau eta Erdiko Txapelketa" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Mikel O. Iribar

2021eko azaroak 16

Jokin Altunak hirugarrenez jantzi du lau eta erdiko txapela, finalean Unai Lasori irabazita. Aitortu duenez, partidan pilatu zuen adinako tentsiorik ez zuen izan aurretik. «Orain arte egin dudanaz oso harro nago», adierazi du Aspeko pilotariak. Txapelak irabazteko gosea ez zaio inolaz ere joan.

Mikel O. Iribar

2021eko azaroak 14

Unai Laso, pilotari ematear, Jokin Altuna atzean dela, azken udako sanferminetako torneoko finalean, Labrit pilotalekuan, Iruñean.
Jokin Altunak eta Unai Lasok lau eta erdiko finala jokatuko dute gaur, Bilboko Bizkaia frontoian. Gipuzkoarra da faborito, 100-40ri, baina nafarrak hortzak ongi zorroztuta ditu

Julen Etxeberria

2021eko azaroak 2

<b>Jokin Altuna eta Unai Laso, San Fermin torneoko lau eta erdiko finalean.</b>
Altuna III.a eta Laso ariko dira lau eta erdiko finalean. Aspekoak beti irabazi dio Baikokoari: hiru aldiz diziplina horretan, eta behin buruz buru

Mikel O. Iribar

2021eko urriak 31

Unai Laso, garaipena ospatzen, atzo, Peio Etxeberriaren aurka jokatutako Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdian, Labriten.
Unai Laso 22-8 gailendu zaio Peio Etxeberriari, eta lau eta erdiko finalerako sailkatu da lehendabizikoz. Nahiz eta 1-5 atzetik joan, partida iraultzea lortu du, nagusitasun handiz

Unai Etxenausia

2021eko urriak 29

Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, igandeko lau eta erdiko finalerdirako aukeratutako pilotekin, atzo, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.
Igandeko lau eta erdiko finalerdirako pilotak aukeratu dituzte Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak. Hamargarren aldiz ariko dira elkarren aurka diziplina horretan

Mikel O. Iribar

2021eko urriak 27

Pilotari ematear.
Aspe azken urteetan daraman bolada ona berresten ari da lau eta erdikoan ere; hiru pilotari sartu ditu finalerdietan; Baikok, berriz, bakarra. Asteburuan jokatuko dira.

Mikel O. Iribar

2021eko urriak 26

<b>Jokin Altuna, pilota jotzear, atzo, Beotibarren, Tolosan.</b>
Altuna III.ak 22-7 irabazi dio Bengoetxea VI.ari, Tolosan, eta finalerdietarako sailkatu da. Amezketakoak Ezkurdia izango du aurkari

Mikel O. Iribar

2021eko urriak 19

Lasok 8-22 irabazi dio Jakari, lau eta erdikoan, Tolosan, eta finalerdietara sailkatzeko aukerekin jarraitzen du. Jaka txapelketatik at geratu da

Ainara Arratibel Gascon

2021eko urriak 17

Peio Etxeberria, Altuna III.aren aurkako atzoko norgehiagokan egindako tantoetako bat ospatzen.
Peio Etxeberriak garaipen handia lortu du Altuna III.aren kontra, 18-22, eta oin eta erdi du finalerdietan. Ezkurdiak 22-15 hartu du mendean Urrutikoetxea

Gehiago ikusi

Publizitatea