Maider Galardi F. Agirre

"Maider Galardi F. Agirre" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Maider Galardi F. Agirre

2022ko abenduak 21

Oinez segitzeko zapata berriak

Orain arte ezagutu dugun azken Berria FM da hau. Berriak segituko du podcast feminista bat edukitzen, baina eraberritzeko atseden hartzea tokatzen da orain. Azken aldirako hasieratik elkarrekin egon diren Intza Alkain, Bea Egizabal eta Maider Galardi F. Agirre podcasteko gidaria aritu dira solasean.

Maider Galardi F. Agirre

2022ko azaroak 23

Gudu zelai bat zilbor azpian

Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunerako bi egun falta direla, gaur egun erabateko zigorgabetasuna duen bortxa batetaz arituko gara: indarkeria obstetrikoaz. Horretarako, Saioa Baleztena kazetariarekin elkartu gara. Indarkeria horren biktima izateaz gain, gaia asko landu du bai hedabideetan eta baita instituzioekin elkarlanean ere. Ohi moduan entzule batek deitu du, eta amaitzeko ostiraleko mobilizazioen berri emango dugu.

Berria TB

2022ko urriak 31

Jarri titulua: Norena da eraldaketaren ardura?

Norena da eraldaketaren ardura? Galdera horren inguruan gogoeta egin  du Maider Galardik #Txapelpekoak saioan. Donibane Garaziko saioko hainbat gako aztertu ditu aste honetako Jarri Titulua atalean. Hori guztia bi minututan!

Maider Galardi F. Agirre

2022ko urriak 26

Afektuz ureztatuta

Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteekin segitzen dugu hartu-emanean, eta Gaztegehituko Izei Etxeberria gonbidatu dugu 42. saiora. Zientzia Politikoetan graduatua da, eta azken aldian harremanei buruzko gogoetak egiten dabil, bere begiradatik eta beregan eragina duten aldagaietatik abiatuta. Atal honetan, neurodibergentziaz eta asexualitateaz arituko gara besteak beste. Entzule batek ere deitu du eta harreman heterosexualei buruzko hausnarketa utzi digu podcastean.

Berria TB

2022ko urriak 19

TXAPELPEKOAK 2022: Titulua jartzea eta gehiago!

BERRIA TBk ikus-entzunezkoen bidez egingo dio jarraipena Bertsolari Txapelketa Nagusiari.

Audio formatuan, balorazio eta mahai inguruak egingo ditu. Eta, bideo formatuan, TXAPELPEKOAK izeneko saioa. Hainbat atalez osatuta egongo da eta kolaboratzaile dezentek hartuko dute partea, tartean Maider Galardik.
Asteburuko saioari titulua jarriko dio kazetariak.

Nerea Arriola, Mirari Martiarena eta Amaia Agirrek ere kolaboratuko dute Puntu Morea atalean eta Txappela elkarteko kideen laguntza izango dugu datugintzan.

Gehiago jakin nahi?

Adi ibili larunbatetik aurrea!

Maider Galardi F. Agirre

2022ko irailak 28

Pilula urdina ala arrosa nahi?

Laugarren denboraldia estreinatu dugu Berria FMn eta kolaborazio berri batekin gatoz. Saio honetan eta hurrengoan Gehitu eta Mugen gainetik elkarteek duten lankidetzaren bozgorailu izango da Berria. Gaurkoan Julen Gorosabel pertsona trans ez bitarraren bizipen eta gogoetak entzungo ditugu. Eta Ramoni oporretan egon arren, entzule batek deitu du podcastera.

Entzun bi biek esateko dutena.

Maider Galardi F. Agirre

2022ko ekainak 22

Dabilelako dago hain zikin

Ines Osinagarekin egin dugu hitzordua denboraldiko azken Berria FMn. Musikari bezala ibilbide luzea du Osinagak, eta, orain hainbat sorkuntza ditu eskuartean, Mauriziak ez dau inor hil egitasmoa eta Badon proiektua, besteak beste. Emakumeek oholtzan duten espazioaz, beken eta diru laguntzen sistemaz, amatasunaz eta osasun mentalaz jardun gara, besteak beste. Ramonik, berriz, urteko errepasoa egin du bere tartean.

Maider Galardi F. Agirre

2022ko maiatzak 25

Guztientzako kazetaritza

Ezin zuen bestela, eta saio honetan Emakundek Berriari emandako sariaz arituko gara. Maiatzaren 9an  Bilboko sari banaketan egon ostean, Maite Asensio Berriako kazetariarekin eta Elene Barandiaran Berriako barne antolaketa arduradunarekin solasean aritu ginen kazetaritza feministaz, egunkariak egindako urratsez eta betetzeko dituen erronkez, eta beste hainbat kontuei buruz. Umorean, Lohitzune arituko da.

Maider Galardi F. Agirre

2022ko apirilak 20

Lazo arrosak ito gabe

Bularreko minbiziaz arituko gara Berria FMren saio berrian. Bularreko minbiziaz, baina ohikoa ez den begirada apurtzaileago batekin. Sandra Barkaiztegi eta Elena Guinea dira gonbidatuak, biek dute bularreko minbizia, eta Inurri elkarteko kideak dira, eta eritasunaren eta eriaren estereotipoak begirada feministatik aztertu dituzte: burusoiltasuna, sexualitatea, gaixo-itxura eta titi bakarrak, bestek beste.

Maider Galardi F. Agirre

2022ko martxoak 23

Eta gerrak emakume aurpegia balu?

Saio honetan gerrari eta gatazka politikoei begira jarriko gara. Ez edonolako ikuspegiarekin, ordea: Ukrainan gertatzen ari dena hari eroale gisa hartuta, bidaia are luzeago bat egingo dute Maddi Ane Txoperena,k Ane Irazabalek eta Amagoia Mujika Tolaretxipik; Poloniako mugatik Bielorrusiara, handik Lesbosera, hortik Kongoko Errepublika Demokratikora... Hori guztia gorputza erdigunean jarrita: kazetariarena, emakumearena, amarena, gaztearena...

Maider Galardi F. Agirre

2022ko otsailak 23

Badaude, badira

Musak ugari, baina emakume artistak zerrendatzea kostatu egiten zaigu oraindik. Ez da ez daudelako, ikusgai ez daudelako baizik. Baina horretaz gain, arte sistema osoa begirada feministatik aztertzea ezinbestekoa da gertatzen diren botere logikak ulertzeko. Horretarako, bidelagun ditugu saio honetan Aintzane Usandizaga kultur bitartekaria eta idazlea eta Haizea Barcenilla EHUko irakaslea eta komisarioa. Umorean, Ramoni izango da.

Urtzi Urkizu

2020ko azaroak 11

Ainhoa Etxebeste Euskadi Irratiko podcasten arduraduna eta Maider Galardi <em>Berria FM</em> podcasteko gidaria.
Maider Galardik, Oier Aranzabalek, Ainhoa Etxebestek eta Eneritz Arzallusek euskarazko podcastak lantaldean sortzearen garrantzia nabarmendu dute Ziberkazetaritza Biltzarrean.

Publizitatea