Alzheimerrak aski moteldu ditu Arantxa Gurmendiren eta Maixus Rekalderen bizitzak. Andre ezagunak izanak dira biak, eta eritasunaz ozen aritzeko adorea izan dute. Urritu zaie hitza, baina haien ahotsa dira orain senideak: zaintzak usu dakartzan zailtasun ugariez ari dira solasaldi honetan.