Markel Irizar

"Markel Irizar" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Imanol Magro Eizmendi

2019ko apirilak 7

Irizar, ziztu bizian, Antion behera. bihurgune txar pare bat daude, baina ez da arriskutsua.
Markel Irizarrek Zumarragako erlojupekoa aztertu du: «Muturreko froga da, irabazteko hautagaientzat zein materialentzat». «Galbahea» egingo duela uste du. Ondo dabiltzanak Itzuli osoan aurrean egongo direla dio.

Imanol Magro Eizmendi

2017ko apirilak 8

Markel Irizar Trek taldeko txirrindulari oñatiarra, ziztu bizian, Karabietan behera, Elgeta pasatu ondoren.
Markel Irizarrek gaurko erlojupeko erabakigarria aztertu du. Haren iritziz, «goraka bakarrik» egin daitezke aldeak, eta uste du «justizia» egingo duela indartsuenarekin.

Unai Zubeldia

2015eko abuztuak 4

Roubaixeko belodromoa, klasikoa amaitzen den lekua.
Aro modernoan sartuta ere, garai bateko txirrindularitzari keinuka jarraitzen du tropelak. Roubaixeko belodromora bidean, 'Iparraldeko infernuan' sentitzen denaren argazkia atera dute Pedro Horrillok, Markel Irizarrek eta Imanol Erbitik.

Unai Zubeldia

2015eko otsailak 27

Markel Irizar, aste honetan, Arrasateko bere etxeko garajean, arrabolan entrenamendua egiten.
Udaberriko klasikoetan Fabian Cancellararen ondoan egoteko helburu argiarekin, sasoi onean dago jada Markel Irizar. Hamabigarren denboraldia du profesionaletan.

O. Vitoria

2014ko abuztuak 2

Euskal Herriko Itzulian parte hartu ezin duenez, etxean lehiatzeko aukera bakarra du Klasikoa. Aldaketek proba erakargarriago egingo dutela deritzo, baita larri ibiliko direla ere: «Gutxik bukatuko dute».

Unai Zubeldia

2013ko ekainak 28

Markel Irizar eta Haimar Zubeldia, herenegun, Miarritzeko aireportuan.
Bihartik aurrera Haimar Zubeldia hamabigarrenez ariko da Frantziako Tourrean, eta Markel Irizar bigarrenez; taldekideak eta lagun handiak dira biak.

Unai Zubeldia

2012ko apirilak 6

Markel Irizar oñatiarra, Errekaldera bidean, lehen kilometroan dagoen harbide zatian.
Bihar Oñatin jokatuko den erlojupekoa metroz metro aztertu du BERRIAk Markel Irizarren laguntzarekin. Igoera gogorrak, jaitsiera arriskutsuak… «Ez da ohiko erlojupekoa, zaila da».

Unai Zubeldia

2012ko martxoak 3

Markel Irizar oñatiarra, erlojupekoetarako bizikletarekin entrenatzen, aste honetan, Arrasaten.
Klasikoekin daukan zaletasuna are irrika handiagoarekin bizitzeko aukera eman dio Radioshack Nissan Trek proiektu berriak Markel Irizarri. Fabian Cancellara espezialista handia ondoan duela, gozatzen ari da suitzarraren mugimendu bakoitzai begira. Aurretik, ordea, Paris-Nizako lehen erlojupekoa dauka begiz jota.

Unai Zubeldia

2011ko apirilak 9

Chris Horner, Markel Irizar eta Andreas Kloeden, RadioShackeko hirukoa, Amurrion, etapa hasi baino minutu gutxi lehenago.
Zallako gaurko azken erlojupekorako erabat kontzentratuta daude Andreas Kloeden eta Chris Horner, RadioShackeko bi taldeburuak, baina, Markel Irizar oñatiarra gidari hartuta, sekretu txikiak kontatu dizkiote BERRIAri, umoretsu.

Publizitatea