Lasaren eta Zabalaren senideen babesa jaso du La Cumbre memoria gune bihurtzeko erabakiak
2022ko ekainak 29

Espazioaren lekualdatzeak, balio sinbolikoa izateaz gain, «itxaropenerako aukera leiho bat» zabaltzen duela uste du Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramaileak. Memoria Demokratikorako Legean adostutako «giza eskubideen lorpena» dela esan du Pili Zabalak. Nafarroako Gobernuak ere aurrerapausotzat jo du Ezkaba gotorlekua bereganatu izana.