Mexiko

"Mexiko" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Urtzi Urkizu

2022ko azaroak 4

Hernaniko Hariak zinema jaialdia zabaldu du 'Flores de la llanura' film laburrak. Mexikoko Guerrero estatuan, mendietako andre ehuleek elkarri nola laguntzen dioten kontatzen du.

Iraia Vieira Gil

2022ko urriak 12

Cancunen (Mexiko) pederastia sarerik handiena salatzea lortu zuen Cachok 2003an. Mundu mailako emakumeen salerosketen ikerketa egin zuen gero, eta Mexikoko «militarren arerio nagusia» da orain.

Lide Iraola

2022ko abuztuak 25

Ama Bilatzaileetako kide bat, iaz, Hermosillon (Sonora).
Mexikoko Sonora estatuan 4.000 desagertu baino gehiago daude. Instituzioei itxaron gabe, senideek egiten dituzte bilaketak, nahiz eta horrek arriskuan jartzen dituen. Diotenez, bilaketa batzordeak «burokrazia hutsa» dira.

Mikel P. Ansa

2022ko abuztuak 13

Sabinasko meategiko erreskate lanak, abuztuaren 12ko irudi batean.

Ekaitz bat dela medio, bertan behera utzi behar izan dituzte erreskate lanak. Coahuilako estatuko meategi batean istripu bat gertatu zen abuztuaren 3an, eta ura sartu zen barrura. Hamar meatzari daude harrapatuta, eta, ura ponpatu ostean, atzo hasi zuten erreskatea. Iaz beste zazpi hil ziren, antzeko moduan, estatu bereko beste meategi batean.

Gehiago ikusi

Publizitatea