Nafarroako Unibertsitatea

"Nafarroako Unibertsitatea" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Jakes Goikoetxea

2022ko maiatzak 6

Nanoguneko Ibon Santiago eta Alex Bittner, Novaspider hiru dimentsioko <i>electrospinning</i> inprimagailuaren ondoan. ©JON URBE / FOKU
Laborategian bihotz-ehun zatiak sortzeko CardioPrint ikerketa proiektua abiatu dute. Hiru dimentsioko inprimagailuak erabiliko dituzte prozesuan. Bihotzekoren bat izan dutenen bihotzak birsortzea da helburua. Zazpi bazkideetatik lau Euskal Herrikoak dira.

Jakes Goikoetxea

2022ko apirilak 8

Bidasoa ibaiaren ikuspegia. Antibiotikoen arrastoak topatu dituzte hartan. ©NILSA
Uretan dauden antibiotikoen arrastoak deuseztatzeko sistema bat probatu eta frogatu dute Europako Batasuneko Outbiotics ikerketa proiektuan. NILSA Nafarroako Tokiko Azpiegiturak Sozietate Anonimoak garatu du: titanio oxidozko nanopartikulen bidezko fotokatalisia.

Iker Tubia

2020ko martxoak 13

Jesus Miguel Santamaria Bioaniztasunaren eta Ingurumenaren Institutuko zuzendari zientifikoa, Nafarroako Unibertsitateko zientzien fakultateko korridoreetan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Ingurumen gaietako adituak elkarlanean aritzeko, Nafarroako Unibertsitateak Bioaniztasunaren eta Ingurumenaren Institutua sortu du. Ingurumen arazoei «modu osoan» erantzutea dute helburu: ingurumen hezkuntza, ikerketa eta enpresei zerbitzu ematea. Hogei programa dituzte martxan.

Iker Tubia

2020ko otsailak 28

 ©CC0
Datuen Zientzien eta Adimen Artifizialaren Institutua martxan jarri du Nafarroako Unibertsitateak. 'Big data'-ren alorrean jende falta handia dela nabarmendu dute, eta ikerketa, berritasuna, transferentzia eta formakuntza dituzte helburu.

Begoña del Teso

2019ko ekainak 11

Asghar Farhadi zinemagilea jendez betetako areto batean aritu zen hizketan herenegun, Iruñean. ©ESTUDIOS MELITON
'Dar bare-ye Elí', 'Jodái-e Náder az Simin', 'Le Passé', 'Foru?ande'eta 'Todos lo saben' filmen egile Asghar Farhadi irandarrak zinema lantegi bat gidatu du Lekarozen; baita maisu-lezioa eman ere Nafarroako Unibertsitatean.

Ion Orzaiz

2016ko ekainak 11

Nafarroako Unibertsitate Klinikaren kontsulta eta espezialitateen eraikina. ©LANDER F. ARROIABE / ARP
Osasun zerbitzu berezien ituna lau urterako berritu dute Nafarroako Gobernuak eta Opusen klinikak. Erabakiak eztabaida piztu du ezkerreko alderdien, sindikatuen eta osasun arloko eragileen artean, eta zentro pribatuari «lehentasunezko tratua» ematea leporatu diote Osasun kontseilariari.

Edurne Elizondo

2015eko apirilak 12

Espainiako errege-erreginak, Nafarroako presidente Yolanda Barcina, Espainiako Kultura ministro Jose Ignacio Wert eta Opusen unibertsitateko errektore Alfonso Sanchez Tabernero. ©JESUS DIGES / EFE
Escriba de Balaguerrek 1952an sortu zuen Nafarroako Unibertsitatea. 48 ikaslerekin jarri zuen martxan erakundea. Egun, enpresarik handienetako bat da Opus Deik zuzentzen duena. Hori lortzeko Nafarroako Unibertsitateak jasotako mesede tratuaren auzia mahai gainean izan da, hasieratik.

Gehiago ikusi

Publizitatea