Natur baliabideak

"Natur baliabideak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

2022ko abenduak 4

Dimako Errotazar zentral hidroelektrikoa.

Hamasei zentral hidroelektriko daude Bizkaian: handi bat eta hamabost txiki. Kontsumoaren %1 sortzen dute. Ibaien emari txikiagatik, energia ekoizpen hidraulikoak ez du hazteko aukera handirik. Jabeek laguntza eskatu dute.

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

2022ko azaroak 5

Baztango hamabost herrietatik hamalautan Magnesitas de Navarraren Erdizko proiektuari buruzko galdeketa eginen dute, hilaren 20an. Alkateek antolatu dute, Baztango herri lurrak kudeatzeko ordenantzak baliatuta. Magnak udalerriz gaindiko eragina duen plan gisa aurkeztu du egitasmoa

Ibai Maruri Bilbao, Bizkaiko Hitza

2022ko irailak 24

Kamioi bat, ura San Esteban auzoko biltegian deskargatzen, Karrantzan. Kantabriatik ekartzen dute ura. /

Ura falta duela eta, Karrantzak laguntza eskatu du. Esan du Bizkaian ez diotela eman. Ur partzuergoak ukatu egin du eskaerarik jaso izana. Azkenean, Kantabriatik ekartzen hasi dira ura, kamioietan: 200.000 litro egunero.

Gotzon Hermosilla

2022ko irailak 3

Sukarrietako hondartza. Abuztuan, dutxetako ura moztu zuten.
Busturialdean udan urarekin arazoak egotea ez da oraingo kontua, baina aurten alarmak piztu dira. Talde ekologistek kutsadura, basogintza eredu desegokia, turismoa, planifikazio falta eta antzeko faktoreak aipatzen dituzte egoeraren erantzule gisa.

Gehiago ikusi

Publizitatea