Nekazaritza

"Nekazaritza" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

2023ko martxoak 27

Herritarren batzarra.

Gipuzkoako Herritarren Batzarrak klima aldaketari eta nekazaritzari buruzko gomendio sorta bat egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari; horri erantzunez, zer konpromiso hartuko dituen zehaztu du aldundiak. Batzar hori sortu den lehen aldia izan da, eta sustatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.

Cecilia Valdez

2023ko martxoak 23

Behi bat lehortearen ondorioz hilda, Argentinako Corrientes probintzian. Suteek ere gogor jo dute probintzia hori.
Lehorte historiko bat are gehiago estutzen ari da herrialdeko ekonomia, eta aurtengo nekazaritza esportazioak iazkoak baino 14.000 milioi dolar txikiagoak izango dira.

Errigora

2023ko martxoak 22

Boluntario batzuk lanean.

Urtero bezala, ehunka boluntario auzolanean ari dira Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainan. Bat egin Errigora Balioekin leloarekin egingo da, hilaren 29ra arte, eta Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskuratu daitezke. Kalitate bikaineko elikagaiak.

Aitor Biain

2023ko martxoak 19

Upategi bateko biltegia, upelez beteta, artxiboko irudi batean.
Inoiz baino ardo gehiago dute Errioxa sor-markako ardogileek biltegietan. Ekoizpena ezin saldu ari dira. Arabako Errioxako upategien arazoa ez da horren larria, baina egoerak haiei ere eragiten die. Arazoari errotik heldu beharraz ohartarazi dute, eta neurri gehiago hartzea galdegin dute.

Itsaso Jauregi

2023ko martxoak 11

Ibai Sueskun, Lorea Lizarreta eta Imanol Ibero, Errigorako identifikatzailea duten produktuekin.
Errigorak bere balioak bermatzen dituen identifikatzailea aurkeztu du: Errigora Balioak. Bertakotasuna, euskara, auzolana eta nekazariarekiko harremana dira zigiluaren oinarri nagusiak.

Unai Etxenausia

2023ko urtarrilak 28

Goizuetako Artikutza basoa (Nafarroa).
Ez dago «baso perfektua» sortzeko errezeta magikorik, aldakorra baita Euskal Herriko paisaia. Errez kooperatibako kideak eredu berri bat ari dira lantzen eta proposatzen: baso bakoitzak espezie autoktonoak eta genetika ezberdinekoak izan behar dituela diote, «baso irregularrak» bihur daitezen.

Gehiago ikusi

Publizitatea