Nepal

"Nepal" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Unai Ugartemendia

2021eko otsailak 2

K2 mendia neguian igotzea lortu duen aurrenengo espediozoko kideak.
Duela bi aste estreinakoz K2 mendia neguan igo zuen xerpa taldearen espedizioa aztertu dute Edurne Pasabanek, Juanra Madariagak, Koke Lasak eta Steffi Troguetek. Poz handia hartu dute guztiek, eta xerpen ekarpen handiaren aitortza bat dela uste dute, gehienek oxigenoa erabili duten arren.

Unai Ugartemendia

2019ko azaroak 26

Nirmal Purja sei hilabetean hamalau zortzimilakoak igo zituela ospatzen.
Nirmal Purja nepaldarrak sei hilabetean igo ditu hamalau zortzimilakoak. Balentria bat dela onartu arren, askok diote ez diola ezer berririk ekarri alpinismoari, besteak beste helikopteroa eta oxigenoa erabili dituelako.

Ainhoa Larretxea Agirre

2018ko urriak 17

<b>Oinarrizko kanpamendua. </b>Cho Oyu mendiko beheko kanpalekua, 5.700 metrotan.
Orain arte ohikoak ziren Nepal inguruko mendietarako trekkingak. Orain, bidaia horiei 8.000 metroko mendi tontorretarako bidaia antolatuak gehitu zaizkie. Gero eta enpresa gehiagok antolatzen dituzte horrelako bidaiak, eta jende anitz dabil mendian horrelako espedizioetan.

Andoni Imaz

2018ko irailak 27

Ezkerretik eskubira, Iturrieta, Uriarte, Arretxe eta Osa.
Gailurrari begira baino gehiago bideari begira, Himalaiara joatear daude 'Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere' egitasmoko kideak. Hamabi euskal gazte hamar xerpa gazterekin elkartuko dira hilabeteko espedizio baterako. Mendizaletasuna eta euskara ardatz, saretze lanari esker gauzatuko dute proiektua.

Zigor Aldama

2018ko otsailak 9

<b>BAKARTUTA. </b>Hilekoa duenean, Dikra Devik <em>goth</em>-ean eman behar izaten ditu egunak.
Nepalen erdialdeko eta mendebaldeko landa eremuetan, hilekoa izateak segregazioa du ondorio. 'Chhaupadi'-a debekatu dute Nepalen, baina tradizioaren aurkako borroka legeetatik harago doa.

Jakes Goikoetxea

2018ko urtarrilak 27

Miss Hawley hil da, Himalaiako espedizioen ezinbesteko notarioa, epailea eta erreferentzia. Nekaezina, serioa, zorrotza eta errespetatua. Alpinismoaren ikurra, bulegotik bada ere.

Gehiago ikusi

Publizitatea