Orain Presoak

"Orain Presoak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Gotzon Hermosilla

2019ko urtarrilak 13

Orain Presoak martxa, atzo, Bilbon, Zabalburu plazara iritsi aurretik.
70.000 lagun inguru bildu dira Bilbon, euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioan. «Presoen korapiloa askatzen» hasteko eskatu diote Madrili, eta entzuteko euskal gizarteari. Bideoa albistearen amaieran.

Maider Galardi F. Agirre

2019ko urtarrilak 13

'Orain Presoak' lelopean atzo Baionan izandako manifestazioa.
9.000 lagun bildu dira Baionan, 'Orain Presoak' manifestazioan. Parisi eskatu diote elkarrizketari edukiekin berrekiteko. Ipar Euskal Herriko auzapezen %65ek babestu dute martxa. Bideoa albistearen amaieran.

Jon O. Urain

2019ko urtarrilak 12

Beste espetxe politika baten alde, manifestazioak egingo dituzte gaur Baionan eta Bilbon. Eragile askok babestu dituzte martxak. Madrilek esan du presoak «normaltasunez» gerturatzen ari direla

Enekoitz Esnaola

2018ko azaroak 20

Orain Presoak eta Bakegileak dinamiketako kideak, atzo, Irunen.
Orain Presoak-ek eta Bakegileek manifestaziora deitu dute urtarrilaren 12rako, Bilbon eta Baionan. Konponbidea azkartzeko eskatu dute

Enekoitz Esnaola

2018ko urriak 21

Orain Presoak dinamikak deitutako manifestazioa, atzo, Donostian, Antiguako tunelean hasteko prest.
Milaka herritar elkartu dira, Donostian, Orain Presoak dinamikak antolatutako manifestazioan, «orain arteko pluralenean». Irtenbidea aldarrikatu dute, eta gaur egungo «premiazko» lau eskaerak betetzeko eskatu diote Madrili. Bideoa albistearen amaieran.

Enekoitz Esnaola

2018ko urriak 14

<b>Urriaren 20ko manifestazioaren antolatzaileak.</b> Orain Presoak dinamikako kide batzuk, urriaren 6an, Donostian. Hizketan, Olatz Iglesias.
Euskal presoen aurkako espetxe politika aldatzeko baldintza asko dauden arren, Espainiako gobernu berriak ez du urrats sendorik egin oraindik. Datorren larunbaterako, Orain Presoak herritar dinamikak manifestazio bat du deitua Donostian; aurrerabiderako oinarrizko lau eskaera egin dizkio Madrili.

Publizitatea