«Errugbia droga bezalakoa da: zaila izango da nik hura uztea»
2019ko urriak 29

Hiru hamarkada daramatza jokatzen, eta Euskal Herriko eliteko ia talde guztietako elastikoa jantzi du. 45 urterekin, jokalaritzat du bere burua oraindik, baina aspalditik pentsatzen du entrenatzaileak bezala. Astarloak inor gutxik bezala ezagutzen ditu Euskal Herriko errugbiaren barrunbe, bertute eta miseriak. Bideoa albistearen amaieran.