Peru

"Peru" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Beñat Mujika Telleria

2022ko urriak 25

<b>1. Zintzilik. </b>La Quebrada de Llaca mendian (4.200 metro) igoera askean zabaldutako <em>La via de todos</em> bidea.
Eneko eta Iker Pouk beren muga guztiak hautsiz dihardute. Peruko Andeetan izan dira aurtengo udan, Mendikate Zurian, eta bi hilabetean bide berriak ezagutu dituzte. Abentura desberdinak bizitzea dute gustuko, eta hurrengo helburuak prestatzen ari dira bi anaiak dagoeneko.

Jon Artano Izeta

2022ko abuztuak 17

Aritza Monasterio, BERRIArekin izandako solasaldian.
Mendi gidaria da, eta gidarigaien irakaslea. 30 urte daramatza Huarazen, Peruko Mendikate Zurian, eta ezagun du. 'Pucha', 'cachuelo', 'chibolo'... Ande-kontrako gaztelaniaren hitzak darabiltza, eta hango airea ere badu haren jardunak: 'empesar', ahoskatzen du, 'haser'... «Euskalperutarra» dela dio; herrialdeko mendigoizalerik onena dela esan izan dute hangoek.

Jon Artano

2022ko uztailak 15

Ancongo kostaldea (Peru) garbitzeko lanak, artxiboko irudi batean.

Sei hilabete dira petrolio isuri batek Peruko historia hurbileko hondamendi ekologikorik handiena eragin zuela: kostaldeko ehun bat kilometroan hedatu zen orbana. Repsol konpainia jo dute erantzule nagusitzat, eta 4.500 milioi euroko salaketa jarri du gobernuak. Arrantzaleak lehorrean daude, etsipenaren eta amorruaren artean kulunkan.

Cecilia Valdez

2021eko ekainak 5

La Cantutako sarraskiko biktimen senideeen protesta. Alberto Fujimoriren agintaldian egin zuten sarraskia.
Inkestek Castillori ematen diote garaipena, ezkerreko buruzagi sindikalari. Fujimorik, baina, hedabide handiak eta nazioarteko hainbat buruzagi ohi batu ditu bere kanpainara

Gehiago ikusi

Publizitatea