Pilota

"Pilota" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Julen Etxeberria

2023ko martxoak 19

Unai Laso, pilota eskuinez gogor astintzen, eta Jose Javier Zabaleta lurrean, atzo, Labriten jokatutako partidan.
Lasok eta Imazek bigarren garaipena lortu dute finalerdietako ligaxkan, Elordiri eta Zabaletari nagusituta. Baikokoak gaur sailkatuko dira finalerako, Altuna III.ak eta Tolosak Peña II.ari eta Mariezkurrena II.ari irabazten badiete

Julen Etxeberria

2023ko martxoak 15

Erika Mugartegi eta Arai Lejardi, Winter Series txapelketako txapelekin, herenegun, Ezkurdi frontoian.
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markinarrek irabazi dute Winter Series txapelketaren lehenbiziko ekitaldia. «Oso pozik» daude biak. Eskatu dute aurrerantzean ere «apustu egin» dadila emakumezkoen zesta-puntaren alde.

Iker Tubia

2023ko martxoak 14

<b>Enrique Maia Iruñeko alkatea, atzean pilotaren munduko ordezkariak dituela, atzo, Labrit frontoian.</b>
'Iruñea Pilotaren Nazioarteko Hiriburua' proiektua aurkeztu dute, pilota joko guziak bultzatzeko. Pilotaren Etxea eraikitzeko asmoa agertu dute

Beñat Mujika Telleria

2023ko martxoak 14

Hilaren 4an egin zuten debuta profesionaletan Aritz Eskuderok eta Jon Irazuk, Berria Txapelketan. Lagunak dira biak, eta elkarren aurka aritu ziren, bakoitza bere bikotekidearekin. Debutaz eta erremontearen egoeraz hitz egin dute.

Jon Eskudero

2023ko martxoak 12

Jose Javier Zabaleta, atzo, Iruñeko Labrit pilotalekuan Elordirekin batera irabazitako partidan, zabalera joandako pilotakada bati erantzuten.
Sendotasun erakustaldia emanda lortu dute binakako finalerdietako lehen puntua Elordik eta Zabaletak. Ale onak eskaini arren, opari gehiegi egin dituzte Peñak eta Mariezkurrenak

Julen Etxeberria

2023ko martxoak 9

Ezkerrean, Luis Sanchez, txapelarekin, atzo, Iruñean. Eskuinean, Inhar Ugarte, txapelarekin, Garat trinketean.
Luis Sanchez nafarrak trinketeko berezkoen Lehen Mailako txapela irabazi berri du; Inhar Ugarte bizkaitarrak, berriz, Bigarren Mailakoa. Inoiz ez zen nagusitu Hego Euskal Herriko pilotari bat.

Paulo Ostolaza

2023ko martxoak 7

<b>Olatz Ruiz de Larramendi eta Maddi Barrocal txapeldunak.</b>
Maddi Barrocal eta Olatz Ruiz de Larramendi nagusitu dira Ados Pilotako Binakako Txapelketan. Barrocal izan da pilotari onena

Ainara Arratibel Gascon

2023ko martxoak 5

Iker Irribarria, zaleei agur esaten, atzo Atano III.ean jokatu zen agurreko partidaren ostean. Omenaldi beroa jaso zuen.
Iker Irribarriak pilotazaleen eta pilotarien beroa eta estimua jasota esan dio agur pilotari. Egin duen azken tantoa, jo duen azken pilotakada, errebotera joan da

Jon Eskudero

2023ko martxoak 5

Berria Txapelketaren aurkezpena, atzo, Petritegi sagardotegian.
Euskal Herriko 26 pilota elkartek, Errioxako bik eta Bartzelonako batek hartuko dute parte XVIII. Berria Txapelketan. Finalak ekainaren 25ean jokatuko dira, Hernanin

Gehiago ikusi

Publizitatea