Sherpa.ai Aizkora Txapelketa Nagusia

"Sherpa.ai Aizkora Txapelketa Nagusia" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Pettan Uralde

2022ko azaroak 15

Sasoi betean daude Nerea Arruti eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a'. Asteburuan erakutsi dute hala dela, Sherpa Ai Aizkora Txapelketa irabazita. Lehen txapela dute biek.

Jon Ander De la Hoz

2022ko azaroak 13

Hiru emakume eta sei gizon arituko dira lehian gaur, Bilbon. Irudian, iazko txapelketako une bat.
Sherpa Ai Aizkolari Txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur, Bilboko Miribillan. Gizonezkoetan sei lagun ariko dira, eta emakumezkoetan, hiru. Kirol lehiaz haragoko jaialdia antolatu dute, eta musika emanaldiak ere egingo dituzte: Zea Mays, Zetak eta Sune ariko dira giroa berotu nahian.

Jon Ander De la Hoz

2021eko azaroak 23

Gizonezkoetan, Sherpako bakarkako Aizkolari Txapelketako garaile zerrendak izen bakarra du: Iker Vicente. Otsagabiko aizkolaria bigarren urtez segidan nagusitu da, eta adierazi du aurrerantzean ere bide beretik segitu nahi duela: «Oraindik badut hobetzen segitzeko esperantza».

Jon Ander De la Hoz

2021eko azaroak 20

Estrenaikoz egingo dute emakumezkoen finala.
Sherpa Ai Aizkolari Txapelketako finalak jokatuko dira bihar, Bilbon. Sei aizkolari ariko dira gizonezkoen bigarren txapela jantzi nahian. Emakumezkoen bakarkako finala lehenengoz egingo dute, eta hiru aizkolari ariko dira. Lehiakideek parekotasuna ekarri dute hizpidera.

Julen Etxeberria

2021eko urriak 28

Sherpa Ai Txapelketa Nagusian parte hartuko duten hainbat aizkolari, atzo, Bilboko Miribillako pabiloiaren aurrean, aurkezpena egin aurretik.
Azaroaren 21ean jokatuko dute Sherpa Ai Aizkorako Txapelketa Nagusiko finala, Bilbon. Lehen aldiz, emakumezkoak ariko dira. Hamasei aizkolari ariko dira etzi kanporaketan

Jon Ander De la Hoz

2021eko uztailak 16

Iker Vicente eta Mikel Larrañaga, bakarkako finalean. Binakako txapela eskuratu nahi dute gaur.
Binakako Sherpa Ai Aizkolari Txapelketa jokatuko dute gaur, Azpeitian. Bost bikote ariko dira gizonezkoen maila nagusian, hiru emakumezkoenean, eta lau Promoziokoan

Jon Ander De la Hoz

2020ko abenduak 12

<b>Lehiarako prest.</b> Sei aizkolariak finalaren aurkezpenean.
Sei aizkolarik Sherpa. Ai Txapelketa Nagusiko finala jokatuko dute bihar, Miribillan. Beren aldetik antolatutako lehia da. Orain arteko lan berberak egingo dituzte, hamabi enborrekin

Publizitatea