Sokatirako Munduko Txapelketa

"Sokatirako Munduko Txapelketa" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Lur Gil

2023ko martxoak 21

Maria Iantzi eta Karmelo Mitxelena Beti Gazteko tiratzaileak, Lesakako plazan, Ipar Irlandatik ekarritako sariekin.
Lesakako Beti Gazte sokatira taldea gorenera iritsi da. Lehen aldiz eman dio euskal selekzioari urrezko domina bat Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan, eta, gainera, lehenengo aldiz izan da munduko txapeldun maila mistoan, lur gainean eta goma gainean.

Lur Gil

2023ko martxoak 12

Historian lehenbiziko aldiz munduko txapeldun da euskal selekzioa goma gaineko sokatiran. 580 kiloko maila mistoan lortu du urrea

Lur Gil

2023ko martxoak 8

Euskal Herriko ordezkari batzuk podiumean, aurreko Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan.

Urtebeteko atzerapenaren ostean, gaur hasiko da Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa, Ipar Irlandan. Euskal Herriko bederatzi talde arituko dira hainbat modalitatetan domina bila.

Lur Gil

2022ko irailak 15

Euskal Herriko tiratzaileak eta ordezkariak, Loiuko aireportuan, Herbehereetara abiatu aurretik.
Lur Gaineko Munduko Txapelketa jokatuko da gaurtik igandera, Holtenen, Herbehereetan. Gaztedi, Goiherri eta Mutriku ariko dira taldekako lehian, eta euskal selekzioa herrialdekoan

Lur Gil

2021eko irailak 21

Euskal Herriko sokatiralariek lan aparta egin dute Getxon, Lur Gaineko Sokatirako Munduko Txapelketan. Zazpi domina irabazi dituzte: bi urre eta bi brontze taldekako lehian, eta bi urre eta brontze bat selekzioen artekoan.

Lur Gil

2021eko irailak 18

Goiherriko 23 urtetik beherako tiratzaileak, brontzezko dominak jasotzen, atzo, Getxon.
Goiherrik brontzea lortu du gizonezkoen 23 urtez azpikoan. Beste bi mailatan euskal tiratzaileak ez dira sailkatu finalerdietarako

Lur Gil

2021eko irailak 18

Shi Da Taiwango taldeko tiratzaileak, ahalegin betean, atzo.
Taiwango tiratzaileek urteak daramatzate emakumezkoen mailan dominak pilatuz. Getxoko Munduko Txapelketan ere erakustaldia eman dute.

Lur Gil

2021eko irailak 17

Gaztediko emakumezkoak, pozarren, 500 kiloko mailako finala irabazi berritan.
Gaztedik bi urre eta brontze bat irabazi ditu Lur Gaineko Munduko Txapelketan. Nagusi izan da emakumezkoen 500 kilokoan, eta lehen eta hirugarren gizonen 560 kilokoan

Lur Gil

2021eko irailak 15

Gaztedi eta Goiherri taldeetako sokatiralariak, dominak zintzilik dituztela, duela bi urte Lurmutur Hirian jokatutako Lur Gaineko Munduko Txapelketan.
Dena prest dago bihar kluben arteko lur gaineko Munduko Txapelketa hasteko Getxon. Asteburuan, berriz, nazioen arteko lehia izango da; hamasei herrialdetako ordezkariek pisaketa eguna dute gaur.

Lur Gil

2021eko irailak 15

Igor Duñabeitia.
Apiriletik da Euskadiko Herri Kirol Federazioko buru Igor Duñabeitia. Aizkorako gatazkak konpontzen eta beste herri kiroletako txapelketak antolatzen lan handia izan du. Munduko Txapelketa antolatzea erronka handia izan da zuzendaritza berriarentzat.

Jon Ander De la Hoz

2020ko maiatzak 1

Gaztediko sokatiralariak, Hegoafrikan jokatutako Munduko Txapelketan.
Irailean Getxon egitekoa zen lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa datorren urtera atzeratzea «orain egin ahal zen onena» dela uste dute antolatzaile eta parte hartzaileek.

Lur Gil

2020ko otsailak 25

Euskal sokatiralariek hamalau domina lortu dituzte Goma Gaineko Munduko Txapelketan: urrezko bi, zilarrezko sei eta brontzezko beste sei. Herrialdeka, ez dute urrerik irabazi. Bideoa, albistearen amaieran.

Lur Gil

2020ko otsailak 22

23 urtez beherakoen selekzioko ordezkariak, Irlandan.
Taldeen arteko lehia amaituta, gaur hasiko da herrialdeen artekoa goma gaineko munduko txapelketan. Euskal taldeetan dauden gazte onenak elkartu dira 23 urtez beherakoen selekzioan.

Gehiago ikusi

Publizitatea