Soziolinguistika Klusterra

"Soziolinguistika Klusterra" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Julen Aperribai

2022ko ekainak 23

Ane Ortega, Julen Landa eta Iñaki Iurrebaso hizlariak, atzo, Euskal Soziolinguistika Jardunaldian, Bilboko Bizkaia aretoan..

Euskararen erabileran eragiten duten faktoreez aritu dira Bilbon: hirigintzaz eta demografiaz, kasurako. Klusterrak zehaztu du Lea-Artibai dela euskara gehien aditzen den eskualdea

Berria TB

2022ko maiatzak 25

Euskararen kaleko erabilera orokorra duela sei urteko bera da

Beherakada eten da, baina ez irauli. Hala gertatu da euskararen kale erabilerarekin, duela sei urtetik hona. Hots, argazki orokorra ez da aldatu: %12,6k egiten dute euskaraz kalean, zortzi lagunetik batek. Kaleko erabileraren zortzigarren neurketaren emaitzak argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta erabilera orokorrean ez da nabari gorabehera esanguratsurik. Hori, bere horretan, bada adierazgarria, oso bestelakoa baitzen 2016ko behaketak erakutsi zuen argazkia: 2011koak erakutsitako beheranzko joera berretsi zuen, eta erabilera orokorra, lehen aldiz, 1997koaren azpitik kokatu zuen. Ikusi beharko da, beraz, hurrengo neurketak tendentzia hori nora daraman, gora edo behera.

Berria TB

2022ko martxoak 16

Euskara: kaleko erabileraren datuak

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Soziolinguistika Klusterrak argitara eman dituzte 93 udalerritan egindako behaketaren emaitzak. Bideo honetan jaso ditu datu horietako batzuk

Beñat Mujika Telleria

2021eko abuztuak 29

Badalab laborategiaren aurkezpena, sustatzaileak bertan direla, uztailean.
Euskararen erabilera bermatzea eta sustatzea xede duen Badalab laborategia sortu dute euskalgintzak eta erakundeek. Egitasmoan dauden hiru eragileek proiekturen xehetasunak azaldu dituzte.

Gehiago ikusi

Publizitatea