Teknologia eta robotika

"Teknologia eta robotika" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Isabel Jaurena

2022ko azaroak 30

Euskarari eta teknologiari buruzko solasaldia, atzo, Donostian.
Hizkuntza gutxituak eta berrikuntza uztartzeari buruz jardun dute Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Euskaraz funtzionatzen duten zenbait gailu aurkeztu dituzte

MUBIL Fundazioa

2022ko urriak 23

MUBIL Poloaren aurrerapausoak eman zituzten bultzatzaileek irailaren 30ean.

MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Poloak bultzada erabakigarria jaso du finkatzeko bidean. Lehenengo fasean, Cidetec eta Tecnalia zentro teknologikoen azpiegitura bana hartuko ditu, eta Ceit zentro tekonologikoarekin batera proiektu bat sustatuko du.

Ane Insausti Barandiaran

2022ko urriak 1

Josette Dacosta margolariak mihiseak lurrean jarrita margotzen du.
Adimen artifizialaren bidez, posible da ordenagailuari agindu bat eman eta hark obra bat sortzea. Hori artea ote den zalantzan jarri izan du, ordea, jendeak; hala gertatu da, adibidez, Coloradoko arte lehiaketa batean. Artista eta ikertzaileek esan dute pieza bat sortzea, fisikoki ez bada ere, artea egitea dela.

Imanol Magro Eizmendi

2022ko ekainak 1

Ziur zibersegurtasun zentroko langile bat, Donostian duen egoitzan.
Zibersegurtasun zerbitzuen fakturazioa %20tik gora handitu zen iaz. Gaia klusterrak ohartarazi du arlo horretan eta oro har informatikan trebaturiko langile asko behar direla

Amaia Igartua Aristondo

2022ko maiatzak 11

Andre bat errealitate areagotuko betaurrekoekin, Punta Canako foro batean (Dominikar Errepublika), 2019an.
Metabertsoa etorkizuna da, baina orain eragiten du kezka, korporazio handiek arautu dezaketelako hango jarduna, eta kontsumitzaile hutsen komunitatea sor daitekeelako. Ordea, bestelako ekarpenak ere egin ditzake.

Uxue Rey Gorraiz

2022ko apirilak 25

Elon Musk enpresaburua Alemanian, artxiboko irudi batean.

Tesla auto elektrikoen jabeak 40.000 milioi euro ordaindu ditu konpainiaren truke. Twitterren akziodun nagusia zen hilabetearen hasieratik; orain, berea da konpainiaren kontrola.

Amaia Igartua Aristondo

2022ko apirilak 8

Hegaztiak Bilboko Mesedeetako zubian, errealitate areagotuari esker. Hondoan, Jessica Hoffmann, azalpenak ematen.
2050eko eta 2100eko Bilbo nolakoa izan daitekeen irudikatzen du 'Billenium' errealitate areagotuko proiektuak. BBK OFF jaialdiaren barruan, ibilbideak antolatu dituzte etzira bitartean.

Jakes Goikoetxea

2022ko martxoak 6

Villabona-Amasako Fleming eskolako ikasleak, beren maketarekin eta robotarekin.
First Lego League hezkuntza programaren finalak jokatu dituzte Arrasaten, Bilbon eta Donostian. Salgaien garraioari buruzko proiektu berritzaileak sortu dituzte aurten.

Berria TB

2022ko otsailak 7

Paraplegikoak lehen egunetik zutik

Bizkarrezur-muineko lesioa duten pertsonei itxaropenaren ateak zabaldu dien ikerketa baten emaitzak aurkeztu dituzte Suitzan. Epiduralaren Estimulazio Elektrikoaren teknika hobetu dute, eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte hasieratik, hilabete askoko entrenamendurik gabe.

Gehiago ikusi

Publizitatea