Tenisa

"Tenisa" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Julen Etxeberria

2020ko urtarrilak 16

Lara Arruabarrena, iaz, Bogotan jokatutako torneoan.
Hilabete askoan bakarrik aritu eta gero, entrenatzailerik gabe, Lourdes Dominguez eta Ana Alcazar teknikarien laguntza du orain Lara Arruabarrenak. «Hobeto» ari dela dio, eta hori pistan islatu nahi du gaurtik aurrera, Australiako Irekiko atarikoetan.

Ainara Arratibel Gascon

2019ko urriak 22

Aldakako lesio baten erruz, erretiroa hartzeko asmoa zuela iragarri zuen urtarrilean Andy Murrayk. Baina lan isil bati esker, pistetara itzuli, eta Anberesko torneoa irabazi berri du.

Julen Etxeberria

2019ko ekainak 7

Amanda Anisimova, pozarren, Simona Halep iazko txapelduna kanporatu berritan. 17 urte besterik ez ditu.
Gaur jokatuko dituzte finalerdiak Roland Garrosen: Barty-Anisimova, Konta-Vondrousova, Djokovic-Thiem eta Federer-Nadal dira lehiak

Julen Etxeberria

2018ko azaroak 6

Novak Djokovic ATPko sailkapeneko lehen postuan dago, azken aldiz hori lortu eta bi urtera. Ezinean aritu da denbora luzean, baina suspertu egin da azken urte erdi eskasean.

Iker Tubia

2018ko irailak 18

Beltzez jantzita. Serena Williamsen erditze ondoko jantziarekin polemika piztu da Roland Garrosen.
Azken boladan, emakume kirolarien janzkera eztabaidagai izan da tenisean. Serena Williamsi ez diote utziko erditze ondoko jantziarekin jokatzen aurrerantzean, eta Alize Corneti kargu hartu zioten kamiseta aldatzeagatik. Adituen aburuz, irizpide teknikoak ez, estetikoak izaten dituzte jantziek.

Imanol Magro Eizmendi

2018ko urtarrilak 28

Caroline Wozniacki, lurrean etzanda eta leher eginda, Australiako Irekiko finala irabazi ondoren.
Caroline Wozniackik bere lehen Grand Slama lortu du Simona Halepi irabazita. Berrogei graduko beroarekin jokaturiko final epikoa izan da

Kerman Garralda Zubimendi

2017ko abuztuak 22

Gorabeheraz jositako hiru urteren ostean, berriz ere ATP zerrendako lehena da Rafa Nadal.
Puntuazio sistemaren ondorioz, teniseko ATP zerrendan aldaketa handiak izaten dira. Gainera, egutegiak ez du uzten atsedenik hartzeko betarik ere, eta tenislariek nabari dute partiden zama. Nadal lehena da berriz, aurkarien lesioak tarteko.

Gehiago ikusi

Publizitatea