Ternua

"Ternua" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Enekoitz Telleria Sarriegi

2022ko apirilak 23

Urpekari bat, iazko ekainean, Jaizkibel inguruko itsas hondoan, Realaren proiekturako sareak biltzen.
Arrantzaleek urtean 640.000 tona sare eta aparailu galtzen dituzte itsasoan. Arazo bihurtu dira aspaldian urpean; beste horrenbeste biltegietan pilatuta daude. Horiei aterabide bat eman nahian, hainbat proiektu sortu dituzte.

Miren Mujika Telleria

2022ko otsailak 12

Ternuak hoteletako izarekin ekoitzitako hiru jantzi.
Ternua markak hoteletako izara zuriak jantzi bihurtzen ditu Wearcycle proiektuaren bidez. Lau eragileren artean abiarazi dute proiektua. 12.000 jantzi inguru egin dituzte dagoeneko, eta beste hainbeste erosteko aukera izango da martxotik aurrera.

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

2022ko urtarrilak 8

<b>Emakumeak. </b>Hushe haraneko andreak ahalduntzeko saioak egin ohi dituzte.
Baltistango andreek, txanoak egin, Ringchan kooperatiba sortu, eta horiek saltzeko aukera izan dute Ternuarekin egindako hitzarmen bati esker. Baltistan fundazioa izan da eragileetako bat, eta Arrasateko familia batek ere hartu du parte. Uste dute andreak ahalduntzeko urrats bat dela.

Nagore Arin

2020ko otsailak 15

<b>Artilea moztu. </b>Urtero ardien ongizaterako egin beharrekoa eta prozesuaren lehen urratsa, ardi moztea.
Ternuak jaka bat egin du ardi latxaren artilea erabiliz, beste hainbat enpresarekin elkarlanean. Hala, artilearen ingurumen arazoari irtenbide bat topatu diote, eta isolatzaile termiko gisa erabiliko dute. Artilea lantzen dutenen ustez, «albiste ona» da.

Publizitatea